WhatsApp kendu nuen baina Telegram oraindik jende askorekin komunikatzeko bidea dut.
Delta Chat instalatzea pentsatu dut azken mugimenduak ikusita. Gomendiorik?

@igebara Ni berdin nabil. Berez senide eta lagun asko konbentzitu behar izan nituen Telegramera joateko, eta zero gogo daukat berriz hasteko lan horretan, egia esan.

DeltaChat probatzen ibili nintzen urrian eta esperientzia oso eskasa iruditu zitzaidan.

Zalantza geratzen zait #RCS ote den aukera bideragarri bat, suposatzen da operadorearen sarearen menpe funtzionatzen duela. Ez dakidana da operadoreek dohainik eskaintzen duten, mezuka kobratu ala zer.

@igebara @joxe Delta Chat asko (asko) hobetu dela esan behar dut. Pertoanalki, Signal baino nahiago dut une honetan (biekin + Telegramekin nabil)

@igebara @joxe @txerren Bale DeltaChat instalatu berri. Ta orain nola demontre hasten dut elkarrizketa bat. Adibidez zurekin @igebara

Jarraitu

@aldakur @igebara @joxe @txerren bere "nick" a eduki arte ezin duzu, @birasuegi esan bezela, eskatu egin behar da izen hori, ez da kontaktuetatik kargatzen.
bideo honek asko argitu zizkidan gauzak. youtube.com/watch?v=d9Z87eZOQK

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea