@ipbesek dio eskala ttikiko arrantzak behar ditugula sustatu, itsasoen bioaniztasunari kalte gutiago egiteko asmoz.
Ziburuko portua ikusiz (Hendaiakoa gehiago ere), iduritzen zait aukera hori galdu dugula, nere ustez hiru arrazoirengatik.
https://mastodon.eus/@ipbes@mas.to/109382621819520069
Lehena, etengabe haunditzeko grina. Beita-biziko arrantza hasiz gero izigarrizko arrakasta lortu zen atunak harrapatzeko, gure arrantza industrializatzen hasi zen, eta begiak zituen Dakar aldera https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210704/beita-bizia-atunak-banan-banan-arrantzatzeko-artea, eta gero Ozeano Indikora, bitartean bolintxa atun tropikalei egokituz eta ontzi haundiagoak eraikiz. Hori ez zen XVI. mendeko bakailao arrantza bezala, hasieran dimentsio kolonial bat bazen (Senegal ez zen independente baizik eta AOFeko eskualde bat).
Bigarrena, politika: Lapurdin ez da inoiz izan kofradiarik, ez hurbileko jaurlaritzarik tokiko ekonomia sustatzeko. Gipuzkoatik Galiziaraino zegoen ontziteriari aurre egin nahi zion Parisek, hori izan da 1980ko hamarkadatik egoera aldatu duen indarra: itsasgizon gutiagorekin “espainolak” bezainbertze harrapatzeko teknikak: trabes sarea, arraste pelagikoa, bioaniztasunean dakizkigun kalteekin. Horien garapenarekin bultzatu zen Hendaiako portua.
Hirugarrena: tokikoari ez neurtzea. Askotan errana izan da EHko arrain enkante haundiena Gasteizko aireportua zela. Gure arrain kontsumoa ez da gehiago gure hurbileko itsasoari (Bizkaiko Golkoari) zuzenean lotua. Nere lankide batek dion bezala, gaur egun EHra inportatzen dugun arrain kopuruaren ordez nahi bagenitu bertakoak arrantzatu, sekulako kolpea litzateke bertako arrain populazioentzat.
Hala eta guziz ere, badaude gure Golkoan gutiegi baliaturiko arrainak: Lapurdin txitxarroa ez dugu aski baliatzen, Gipuzkoan ta Bizkaian berdin berdelari dagokionez, bertzela ere takarta (edo paneka), papardoa, makaela, boga... Horietarik asko “pobreen janaria” izateagatik baztertuak izan ziren. Bada garaia horrelako estigmak aldatzeko, mundua zalu aldatzen ari zaigu eta.
Zein tristea berdelaren gutieste hori: iaz Gipuzkoa eta Bizkaiko portuetan 8.474 tona saldu ziren, baina 770 tona bakarrik jan, %9 baizik ez. Gainontzeko %91 abereak elikatzeko zen, ez bada bota. Bitartean Norvegiako izokina inportatu, ta Barents itsasoko bakailaoa.
https://www.berria.eus/paperekoa/1898/012/001/2023-02-28/arrain-kontsumoa-freskoa-baina-urrutikoa.htm
@ng ez dut denborarik dena irakurtzeko, baina aholkua nahiko nuke: zein arrain (ez) erosi gure inguruan, ekologiari etab kalte gehiegi ez egiteko? Berdela adibidez ez dut inoiz erosten, eta izokina bai 😅
@mikelgs zein erosi gehiago, hurbilekoak eta gutiegi baliatzen direlako: berdelaz gain takarta (edo paneka), makaela, boga. Bertzela ere ekologikoki aztarna apalekoak dira orokorrean pelagiko ttikiak: sardina, antxoa.
Zein ez erosi: izokina, akuikulturan hazten den harraparia delako eta aztarna astuna du (pentzua, garraioa, akuikultura beraren kutsadura). Ur sakoneko espezieak ere (adibidez maruka) saihestu.