#GureMoneta proiektuarekin banan banako gonbidapen asko (benetan asko 😅) bidali ditut azken egunetan, etorri zaretenoi mila esker, eta balorazioak ongi etorriak.
Askok esan didazue gustora etorriko zinetela baina ezin zenutela, ulergarria, mila esker ere.
Hemen duzue gaurkoaren lehen albiste bat @berria egunkarian:
https://www.berria.eus/ekonomia/gure-moneta-udazkenean-iritsiko-da-baztanera-eta-oiartzualdera_2154605_102.html
Bi eskaera:
+ Jarraitu @guremoneta Mastodonen.
+ Egin bazkide laguntzaile: https://guremoneta.eus/
Bihartik aurrera gonbidapen zuzenak 😊
@birasuegi @guremoneta
Balorazioa edo...
Izenarekin ez erotu, Lapurdiko kideei zor diegu lehenak izan izana, izen bera mantenduko nuke.
Irrikitan bazkide egin eta Hendaian euskotan ordaintzeko jejej
@AVU_Osoro @guremoneta Mila esker, izenarekin iritzi berekoa naiz.
@birasuegi @guremoneta Akats historikoa litzateke "hegoaldeko" nagusikeriaz jokatu eta beste izen bat proposatzea, gainera proiektuak nazionala izatekoa asmo badu, eutsi martxan denari.
@guremoneta @birasuegi nik izena eutsi eta diseinua "libre" utziko nuke, Euroaren antzera probintzi bakoitzak bere ikuitua emateko.,