Jarraitu

Gaur ere tokatu zait gauzak bere lekuan jartzea.
Ez dut sekula onartuko nire aurrean euskeraz garbi eta txukun (bustidurak, lexiko aberatsa,euskalkiren ikuittua...) ari denari gelakideek farra eta burla egitea. Goi gerlari jartzen nau egoera horrek, ignorantziaren apologiari stop!!!

Trufatua izan den ikaslearen aurpegia zenbat pizten den ikusteak, astea gozatzen dit.

@AVU_Osoro neri gertatu zait euskera "garbia" hitz egitea ta yendeak barre egitea. Esan didate nire euskera baliogabea dela "garbia" delako (euskaltegietan ta sare sozialetan) azken mutilarekin gazteleraz hasi nintzen hitz egiten euskeraz hitz egitea beldur ematen zitzaidalako.
Gaur egun euskera aurrez-aurre hitz egiteak beldur ematen dit (AEKko irakaslea, esker anitz beldurra emateagatik. Daskerkizut, benetan).

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea