Etxean kalefakzioa gasetik elektrikora pasatzea baloratzen ari gara, baten batek egin al du aldaketa duela gutxi? Zenbat balio luke ggb? Diru-laguntza publikoren bat ba al dago horretarako?

@XabierSoto aldagai asko daude tartean.
Istalazioa mantendu nahi duzun, sistema osoa aldatu....Pixu bat den, etxe bat, azalera, gela kopurua...

@AVU_Osoro ez dut uste instalazioa mantendu ahalko denik... Pisuari buruz nahiago dut xehetasun handiegirik ez eman, demagun tamaina estandarreko etxebizitza bat dela.

@XabierSoto aire punpa horietako batek 3000 € balio omen du instalatuta, kanpoan jartzeko tokia behar da (balkoia eta uraren isurketa puntu bat) barruan "split" (hoteletako aire girotuen antzera)desberdinak jar daitezke gailuaren indarraren arabera. Horixe nik dakitena.

@AVU_Osoro ezjakintasunetik, ezin liteke zerbait sinpleagoa egin? Adibidez, gas irteera blokeatu (sukaldean egin berri dugun moduan), gas bidezko radiadoreak kendu eta elektrikoak jarri, beharrezkoa bada elektrizitate-toma berriak jarrita?

Jarraitu

@XabierSoto seguraski bai beste aukera bat da, ez dago errezeta bakarra.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea