Jendea gai da ez dakit zer dendatan deskontuak izateko aplikazio bat deskargatzeko (egia esan, beharrik gabe ere deskargatzen ditu), baina ez mezularitza aplikazio berri bat probatzeko, edota militantziagatik erabiltzeko....

Bizitza osoa politizatu, baina espazio digitala ez, habitatuko ez bagenu bezala.

Bada, kostatu zait konturatzea zeraz: Jendeak erabaki baldin badezake ez duela erabili nahi X, nik ere erabaki dezaket ez dudala, esaterako, Whatsappa erabili nahi

@Jokin_PA nik ez dut oraindik pausu hori eman, baina orokorrean esango nuke dutena baino garrantzi gehiago ematen diegula sare sozial komertzialei. Musikariak Palestinarekin kolektiboak ere antzeko irakurketa egin zuen Spotify uztea erabaki zutenean. Garrantzia ematen diegun moduan, garrantzia kendu diezaiekegu.

@XabierSoto Ez dut whatsappa kenduko, ez momentuz behintzat. Baina bai azken aldian erabaki dudala testuinguruaren arabera esatea ez dudala whatsappik, ez dudala erabiltzen edo, zuzenean, ez dudala erabili nahi. Eta uste dut gehiagotan egingo dudala

@Jokin_PA @XabierSoto beldur módulo bat badago, Kent zen dux un arte, Alternatiba eskeini ta kitto. Nik kendu nuen eta es da hain larria izan.

Jarraitu

@Jokin_PA Euskaltegiko irakaslea izateaz gain, Japoniera ikasten ari zara, normala jeje!!!

@Jokin_PA @AVU_Osoro ni kokoteraino nago whatsappetik telegramera hortik signalera hortik kakaputzara migratzeaz, egia esateko. Azkenean ez dakit ze metabeetsoan nagoen eta ze izaki bizi diren bertan

@aintzanemug @Jokin_PA @AVU_Osoro Nik lortu nuen ingurukoak Whatsappetik Telegramera eramatea, Eibartik Ermura, besteak zioen bezala.

Orain Telegrametik korrika ihes egin eta atzera ez begiratzeko gogo handia dut. Baina ez daukat indarrik inguruko guztiengandik berriz tiraka hasteko, egia esan.

Whatsapp ez erabiltzeagatik azalpenak ematen ibili beharrak ere pazientzia agortu eta haserrarazi egiten nau. Baina beharrezkoa da ikustaraztea ez dela aukera bakarra, ezta 'naturala' ere. Enfin.

@aintzanemug @Jokin_PA @AVU_Osoro Bereziki amorragarria da denda txiki edo nekazal turismo edo halakoren bat ez denean kapaza ezta email bat eskaintzeko alternatiba gisa, mozolo aurpegiarekin begiratzen dizute. Oso-oso-oso tristea da. Eta amorragarria!

'Bai whatsapp bidez bidaliko dizkizut gure etxera iristeko jarraibideak eta GPS kokapena'. 'Emailez bidali ahal dizkidazu? Ez dut Whatsappik'. KRI-KRI.

@joxe @Jokin_PA @AVU_Osoro Baina, dena dela, nik ez dut oraindik whatsapp utzi. Ez dakit nola egin. Denetan nago eta badago fidagarria den bat?

@joxe
Joxe, ni berdin nabil...
Deltachat hor dugu zain, adibidez, baina ez badago komunitaterik tartean... Zaila ikusten dut.
@aintzanemug @Jokin_PA @AVU_Osoro

@izarobasurko
Ni Delta Chat-ekin oso pozik nabil, komunikazio pertsonaleko talde txikia baina aktiboena bertan daukadala esango nuke: laneko kide hurbilenak, familia eta Fedibertsoaren sustapeneko jendea. Oso azkar lortu dugu hainbatek trantsizio efektiboa, eta 'adopzio kurba' oso azkarra dauka. Gainera tresna bera nola ari diren garatzen ikusgarria da, eta %100 euskaraz. @aintzanemug @Jokin_PA @AVU_Osoro @joxe

@birasuegi @izarobasurko @aintzanemug @Jokin_PA @AVU_Osoro

Ba @joxe​k esan duen bezala, ni ere Telegrametik atera eta atea ixteko gogo geroz eta gehiagorekin... baina Whatsappen oraindik "arrastoak" ditut (barkatuko didate) eta ez dut lortu uztea; Telegramekin berbera izango litzateke, ordezkatu beharrean, beste bat gehitu 😪

@birasuegi @izarobasurko @aintzanemug @Jokin_PA @AVU_Osoro @joxe

Hala ere. Bere momentuan froga egin nuen #DeltaChat​ekin baina segurtasun kopiarik egin gabe desinstalatu nuen 🤦‍♀️ Berriz instalatu eta kontu berria sortu dut, eta Telegram eta Whatsappeko bio-tan nire esteka pertsonala jarri. Horrez gain, ez dut aktiboki inor konbentzitzen jartzeko asmorik oraingoan...

Behintzat nire "Gordetako mezu"entzat Telegram utzi eta DeltaChatekin hasiko naiz. Tartean norbait agertzen bada hortik, ba 👌

@miren Nik bere garaian Telegram utzi eta Signal eta Whatsappera pasa nintzen. Bai, badakit kontraesankorra dirudila, baina... uneren batean Telegram eta Whatsapp berdina bilakatu, eta bi gaitz izan ordez bakarra izatea erabaki nuen. Pertsona gehienekin Signalera pasa nintzen, eta besteekin Whatsappera. Azken finean, Telegram erabiltzen zuten guziek whatsappa zuten...

@birasuegi @izarobasurko @aintzanemug @AVU_Osoro @joxe

@Jokin_PA @miren @birasuegi @izarobasurko @aintzanemug @AVU_Osoro Kontuz 'jende guztia hor dago'™️ diskurtsoarekin, e? Esango nuke kaksztea hedatzeko erabiltzen den amu nagusia dela, eta OSO garrantzitsua dela apurtzea. 'Erabiltzaile asko' ez da 'aukera onena', ezta 'aukera bakarra' ere...

*Bai, ulertzen dut komunikatzeko tresnen kasuan funtsezkoa dela jendea erraz topatu ahal izatea. Baina 'guztiek dute' argudio horrek alarmak pizten dizkit beti, ezin dut ekidin! 🤷🏻‍♂️

@joxe bai, ados. Besterik gabe, saiatu nintzan migratzen Telegrametik Signalera jendea, eta lortu ez nuenekin, geratzekotan, Whatsapp zuten. Gaitz bakarra izatearren. Bn lasai, oraij Whatapp kentzeko prozesuan nago, axola gabe non dagoen jendea 😂

@miren @birasuegi @izarobasurko @aintzanemug @AVU_Osoro

@Jokin_PA @miren @birasuegi @izarobasurko @aintzanemug @AVU_Osoro Mwahaha! Nik indar guztiak gastatu nituen ingurukoak Whatsappetik Telegramera eramaten ta orain komeriak beste nonbaitera eramateko. Besteak beste, niretzat 'ordez' dena, haientzat 'joer, beste bat?' baita. 😅

Praktikan momentuz nik ere praktikatzen dut diozun 'gaitz txikiena'-ren tesi hori, norberak momentuan duen energia ere kontuan hartu behar da 🤷🏻‍♂️

@joxe
Ni ere berdin nabil. Taldeak mugitzen hasi nahi dut, ea horrela... Baina zaila ikusten dut, ze Telegramek ere gauza asko eskaintzen ditu, eta hiru-lau aplikazio txateatzeko ez da oso egingarria....
Hala ere saiatuko naiz!
@Jokin_PA @miren @birasuegi @aintzanemug @AVU_Osoro
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea