Dantz ataldeko haurren gurasoekin ditugun taldeetako batean etengabe ari zaizkigu "Por favor los mensajes que también sean en castellano para poder entender y responder correctamente. Muchas gracias por su comprensión"

Izan duzue kasurik? Nola kudeatu?

Jarraitu

@Ionliz Ezagutzen dut lagun bat telegramen itzultzailea nola erabili azaldu ziena. (eluyhar edo ixa taldeak ) garatu zuena uste dut. @mikelgs -ek uste dut esperientzia izan duela horrelakoekin.

@AVU_Osoro
Kaixo! Telegram erabiltzera eramateko aukera baduzu, EliaBot izena du eta guay dago. Taldekide bat bailitzan sartzen duzu eta itzulpenak egiten ditu. Gaztelaniazkoak ez itzultzea eta euskaraz idazten denean itzulpen bat automatikoki jartzeko eskatu ahal diozue
@Ionliz

PD: gustatuko litzaidake @elhuyar ekoei eskatzea bot honek Delta Chat-en ere funtzionatu dezan... posible litzateke? Agian ez du lan asko eskatzen...?

@mikelgs @AVU_Osoro @Ionliz @elhuyar ez naiz ni taldeko kide eta mezularitza zerbitzuz aldaraztea ez dut bideragarri ikusten egia esan, baina eskerrik asko!

@mikelgs @AVU_Osoro @Ionliz

Une honetan gure bota Telegramerako soilik da, eta ez dugu beste mezularitza aplikazioetara hedatzeko asmorik epe motzean.
Sentitzen dugu, baina eskertzen dugu proposamena! 🙂
Bide batez, hemen ikus dezakezue nola erabili EliaBot Telegramen:
youtube.com/watch?v=U3oDcvqedTU

Eskerrik asko,
Elhuyar.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea