Urola ibaiaren bazter honetan zuhaizti zaharra zegoen. Platanondoak, inbaditzaileak kendu zituztenen iritiz. Moztu eta gero, inork ez du ezer egin, ez landaketa berririk, ezta tokia behar bezala zaindu ere. Poligono japoniarrak ondo orobestu du abagunea eta, honek bai, dena inbaditu du. Lehen baino pobreagoa dago ingurua. Lehen baino pobreagoak gara.
Ingurumen Munduko Eguna omen da gaur.