Asko hunkitzen gaituzte euskararen egoerak eta horren inguruko estrategia bat edo bertzeren egokitasunak.

Askoz gutiago, adibidez, atmosferaren eta ozeanoen karbono eta berotasun edukiak, eta horren inguruko estrategiak (edo estrategia-ezak, hain zuzen)

Alta, biak dira gure lurraldearen zati, bien etorkizuna kinka larrian da, baina batak nortasun dimentsio arras nabaria du, eta bertzeak ez (oraindik).

Ez noiz izanen dugun klimarentzako gure hizkuntzarentzako bezainbertze kezka eta kemen.

Jarraitu

@ng Ados Nikolas, hizkuntzaren errealitatea egunero pairatzen dugu, klimarena "noizean behin" (ados, gero eta maizago) horrek zailtzen du nik uste.
Hizkuntzaren "Alde" egitea erosoagoa da, Klimaren alde zenbait ohitura "aldatu" beharra aldaketa handiegia suposatzen digu. (erosketa ereduak, bidaiak, elikadura, autoa, makrokontzertuak,..)

@AVU_Osoro hala da bai, baina neurri batean atmosfera defendatzea zailagoa da ez duelako nortasun dimentsiorik. Ez dakit ongi nola argiki azaldu. Mendi bat proiektu turistiko baten aurka defendatuko dugu gure lurraldearen (eta nortasunaren) parte delako. Nola gauza bera hauteman atmosferari dagokionez?

@ng ba esango nuke euskararen egoeraren kezka dugunon artean joera zabaldua dela (ez nuke orokorra esango) klima larrialdiaren inguruko kezka ere. @AVU_Osoro

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea