@mikelgs @AVU_Osoro Nafarroan "difícil provisión" ikastetxeen zerrendan landa eremuko guztiak gaude eta sekulako hobekuntza izan da ezarri zenetik. Bertzalde, Nafarroan ez da hain ageriko ze ez dute bikoitz puntuatzen, baina ACNEAE indizeetan arakatu ezkero, imajinatzen ahal da ze ikastetxe diren "zailagoak". Zorionez ez du indize honek oihartzun mediatikorik (suposatzen dudanez horren gaineko kontrol bat egitearen ondorioz).
@mikelgs ni egon nintzen dificil probisionen, badakit zer den, egoera ez da berdina baina sistemagatik ari nintzen, jakina ez nagoela eskolak "klasifikatzearen" alde, baina bikoitz puntuatu baino denboran lana bermatzea egokiagoa dela iruditzen zait, hori esan nahi nuen, antza ez zait ulertu.
@AVU_Osoro ikastetxearentzat hobe da langileei hiru urtez hor egongo direla bermatzea, horrela langileak planak egiten ditu, epe baterako motibatzen, inplikatzen da. Baina EAEn egin duten honek arriskua du jendea modu desordenatuan joateko ikastetxe batetara, urte batean urte eta erdi puntuatzeko eta gero alde egiteko.
"Konplexutasuna" gutxitzea da egin behar dena, hala ere. Mendi puntan dagoen herria ez duzu hirigunera hurbilduko. Baina hirian ikastetxe bat eta ondokoaren arteko aldeak...
@AVU_Osoro gauza da hauek ez direla bete gabe gelditzen diren ikastetxeak, mendi puntan edo. Besterik gabe problema gehiago dituzten ikastetxeak dira, Gasteizen adibidez.