@AVU_Osoro zerbait irakurtzen edo entzuten diodan bakoitzean pedroso txarra iruditzen zait sailburu hau. Ez bakarrik txarra, fidagarritasun eza transmititzeko gai den politikari mota.

@AVU_Osoro bestalde oso interesgarria Noticias taldeko egunkariaren ildo editoriala bera ere. Zer erosten duen eta zer saldu.

@txerren ez(in) dut dena irakurri, baina batzuetan kazetaria saiatu dela ematen du (bere lana egiten), baina Pedrosa bezalako elkarrizketatuekin ez da posible elkarrizketa normal bat egitea...
Ni harritzen nauena da nola harritzen diren A eredukoek (batzuek!) euskarako azterketa gainditu ez izanaz, inolako azalpenik ez balu bezala, adibidez euskara oso gutxi ikasi izana... @AVU_Osoro

@txerren Eta A ereduko ikastetxeak epaimahai batzuetan ez kontzentratzeko helburu hori... Zer da, zuzentzaileak ez gogaitzeko? Ala iradokitzen ari dira, berriz ere, zuzentzaileek bazekitenez A eredukoen azterketak zituztela (denak? asko?) bereziki gogorrak izan direla haiek izorratzeko? Uste dute A eredukoak D eredukoen artean sartuta ez dela are agerianago geldituko lehenengoen maila eskasa zuzentzailearen begietara?

@AVU_Osoro

@theklan @txerren Azpeitiko zezen plazako errekortaria dirudi, hitz hutsalak, bete lana eta mamirik ez.

@AVU_Osoro @txerren une batean galdetzen diot BERAK proposatu duen neurri bati buruz eta erantzuten du ez dutela inongo momentutan esan horretan lanean jarriko direnik. Norbaitek pentsatu du hori dela erantzunik onena, antza.

@theklan @txerren edo ikaslearen motxila, oinarrizkoa izango omen da, eta hurrengo lerroan garatzeke dagoela
.. Hau da, lerro burua bai, mamia 0

@theklan @txerren "la kulpa de todo la tiene yoko ono" aka, Errektorea eta EHUk...
hau nagia.

@AVU_Osoro @txerren fun fact: artikulua bidaltzen duzu herri komunikabide batera, bi egun beranduago argitaratzen dute. Tarte horretan zure alderdiak soka jaso du eta jada hori ez da argumentarioa.

@AVU_Osoro @txerren aizu, ba guztiz fribolo izanda... "POPa Bistan" oso izen ona da udako musika jaialdi baterako, agian hondartza batean egiteko modukoa.

@theklan @AVU_Osoro @txerren "Experta comunicadora" jartzen du Gipuzkoako juntakide izan zen garaiko kurrikulumean...

Eraikuntzako EAJko familietako kideak, ez da edonor Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailean gaur egun.

Zarauzko zerrendaburu Garbiñeren ahizpa (uste dut), biak errenteriarrak🙈, eskerrak hemen gobernatzeko zailtasun historikoak izan dituzten eta esportatu ditugun 😅

@theklan @AVU_Osoro @txerren Zalantza nuen, beti pentsatu du izeba-loba zirela. Saga bat dira. Hau (lehengusua) ez dugu esportatu lurralde errentagarriagoetara oraindik, baina ondo kolokatua egon da beti denon lasaitasunerako.
errenteria.eus/udala/pertsonak

@theklan @AVU_Osoro eske erantzule izateak egun esan nahi du galderei ez erantzutea eta arduradun izateak ardurarik ez onartzea

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea