Bapatean lagun batzuk bideo bat bidaltzen dizue ta pozez txoratzen beraiek ordez norbera!
"Aupa Edurne! Bideo hau grabatu deu esateko, hementxe gaudela pozez txoratzen,, organic lortu deu jartzea kotxeko pantailan, ta gainea euskaraz erakutsi diogu, Antton dakagu hemen euskera garbiyan"
@anabasa OrganicMapsek zein ahots sintetizatzaile erabiltzen du? Zeren Piperren oinarritua dela esaten badidazu sekulako poza emango didazu!!
@xexpeleta
@urtzai @anabasa @xezpeleta ez dakit eranztuna hau ote den: TTS, euskarazko jarraibideak entzuteko AhoTTS instalatuta dut nik.
@gontxatorre @urtzai @anabasa @xezpeleta garatu hori mesedez, nola instalatzen da jarraibideak euskaraz izateko? eskerrik asko
@AVU_Osoro
1- Organiken ezarpenetan sartu
2- "Informazio gehiago lortzeko..." aukera sakatu
3- AhoTTS aukeratuta Maider eta Antton euskarazko ahotsak daude.
Ea lagungarri zaizun!
@gontxatorre @urtzai @xezpeleta
@anabasa @AVU_Osoro @urtzai @xezpeleta hau baino lehen app-a jaitsi behar da. Behintzat, hala egin nuen nik (baina, beharbada beste moduak badaude).
App-a ez dago F-droid-en, baina Obtanium erabilita baliteke lortzea.
@gontxatorre @anabasa @urtzai @xezpeleta eskerrik asko danai, 4 menu tartean nabil bueltaka eta ez dut lortzen, edurnek bidalitako azalpenak betetxea, ahotts deskargatu dut, hortik aurrera kale.
@AVU_Osoro @anabasa @urtzai @xezpeleta bada, nola egin nuen ez dut gogoratzen, baina erraza izan zela gogoratu dut.
App-a deskargatu eta instalatu.
Beharbada, telefonoaren ezarpenetan, hizkuntza>hizketa>testua ahots biburtzeko atalean, Ahotts aukeratu behar duzu.
OrganicMaps ireki eta ezarpenetara joan.
Ahots argibideak dioen atala aurkitu eta sartu.
Aktibatu eta ahots hizkuntza den puntu horretan euskara aukeratu.
@gontxatorre @anabasa @urtzai @xezpeleta
eskerrik asko gontxa, gero saiatuko naiz bereiz, menu eta aukerak literalki ez azaltzeak galdu/despistatzen nau.
@gontxatorre @anabasa @urtzai @xezpeleta github herriaren etsaia!!! oso galduta sentitzen naiz bere interfaze eta itxurarekin, neri eman botoi handi bat "instalatu" esaten duena jeje