Ordenagailu berri bat behar dut, nere 2011ko hp pavilion laster puskatuko delako seinale gero ta gehiago bidaltzen ari dela ta.
Sinple bat (bertan linux distro arin bat ezarriko dut), espainiako qwerty teklatuduna (horrekin ohitua naiz), pisu gutikoa ahal izanez gero, eta idealki bigarren eskukoa (ez dut Mediamarktera joan nahi).
Norbaitek pistarik izanez gero, aholkatu lasai.
Cc @birasuegi @EDERTO87 @xezpeleta @tfe

Azkenean ecoportatil enpressatik eskatu dut bigarren eskuko bat, bidali dute eta ibilbidea jarraitzen dut: Malaga -> Sevilla -> Foronda -> Roissy (oraingoz)
Sevillatik Forondara hegazkin bat hartu zuela ez da oso "eco", baina bertatik zergatik bidali 900 kilometrotara, bertze hegazkin batean, gero berriz 800 kilometro bueltan egiteko, ta hura ere beharbada hegazkinez?

@zital ez, baina "eco" marka erabiltzen dutela eta, jarri dezatela bederen karbono gutiko bidalketa aukera bat, astebete gehiago luzatzen bada ere berdin dio, ez da giltzurrun edo birika.

@ng baie "eco" dana portatile da, ez bidalketie 😂

@zital dena konpartimentatua pentsatzea. Hainbat eta hainbat arazoren iturria.

Jarraitu

@ng @zital Aitak beti esan izan dit, gutun bat Lezotik Hendaiara bidaltzeko.
Lezo-Madril-Paris- Hendaia egin beharko lukeela, "internazionala" izateagatik.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea