Nire oraingo bizikletaren kexu guztiak:
- Txikiegia geratzen zait, ezin eserlekua gehiago igo estruktura arriskuan ipini gabe
- 26 kg pisatzen ditu (atzean badu zamak eramateko atala, pisuaren gehienaren erruduna)
- Nire zapata guztiek irrist egiten dute pedaletan
- Balaztek ez dute nik nahi beste balaztatzen. Diskak erabiltzeko atal asko aldatu beharko ditut.
- Martxa altuetan kateak salto egiten du... argazkiak horren arrazoia argitu egin du behintzat.
- Ez du dinamorik, piladun argiak ditut
@crashlogger koadroa txikia bada, ezer gutxi egin dezakezu hori aldatu gabe.(agian tija luze luze batekin + potentzia luzeago bat)
- Trasmisioa txikitua daukazu (aspaldi aldatua beharko luke)
- pedalak, plataformakoak gomendatzen dizkizut.
- frenoak v brake dira?( bestela horiek jarri eta hobetuko duzu)
- aurreko ardatzeko dinamoa beti da aukera ona.
-26 kiloak ez dira atzeko parrillarenak bakarrik. Hori kenduta ere, 20 kilotik gora ibiliko zara.
animo! ( proiektu ederra)
@crashlogger ala ere 26 kilo izugarri da, naiz suspentsioa eta parrilla izan.
V-brake, kable+funda berriekin. Hobekuntza fijo.
@AVU_Osoro Galdetu baino lehen: lokatza gelditzeko plastiko puskek ez dute balazten aurkako efekturik. Instalatzerakoan kontu handiz ibili nintzen talkarik ez egoteko :P
@crashlogger maneta/v Brake on eta zapata on batzukin(nik maeta eta lebak aldatuko nituzke), frenu kontua asko hobetuko duzu.
tija eta potentzia luzeagoekin, kuadroa mantendu dezakezu.
@AVU_Osoro Hemen dugun pisua igual ez dago egoerarik onenean bez... baina nire aitaren bizikleta baino askoz pisutsuagoa bada.
Aitarenarekin ~19kg dino pisu berdinak 😅
(Irudikoa neurea da, erreferentzia modun)