RE: mastodon.eus/@mikelgi/11723960

> Hezkuntza sailburuari eskatuko nioke apur bat erlaxatzeko, ez duela zertan hainbeste informazioa ezkutatu, datuek islatzen duten errealitatearekin eta modu berean pentsatzen ez duten eragileekin solastatu behar duela.

👏

"Inbertsioa" baino, emaitzak ikusita, "gastua" deitu beharko litzaioke honi. Gastu hori zer/zein aberasten ari den zehazki, hori izango litzateke interesgarria jakitea.

...eta guztiarekin, arreta ematen dit txosten osoan ere (oecd.org/content/dam/oecd/en/p) "digitalizazioaren arazoa" mugikorrei eta aisialdiko erabilerari ("sare sozialei") ia esklusiban egozten zaiela, aipatu gabe hezkuntza-prozesuak digitalera ekartzeak (pantailan irakurri; plataformetako dinamikak erreproduzitu ―gamifikazioa, zuri buruz ari naiz―) izan dezakeen eragina 🤷‍♀️ #EzinDutUlertu

Jarraitu

@miren Eta ez ahaztu, gustora,pozik eta goxo izan behar direla ikasleak. Fustrazioa esperimenta ez dezaten.
Gustuko gauzak egin behar dituzte soilik...

@miren ikasi edo ez, ezin da errepikatu.
Irakurtzen jakin gabe 4.dbn B1 eman, 5 ikasgai suspenditu eta mailaz pasa .. zein da mezua?
"zu lasai maitia, egin edo ez, zuk aurrera egingo duzu zure gelakideekin"
ikasleek eta bereziki, familiek hori badakitenez...
Ikuskaritza familien alde, bazapare.
Egia esan zaplasteko honek poztu nau, egunero bizi duguna, gizartera egun batez zabaldu delako.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea