Txikiak jaio aurretik, ia egunero ikusten nuen filmeren bat. Baina ondoren, gauza bat dela, bestea dela, oso gutxi ikusi ditut.

Aurten helburu gisa jarri dut gauetan zerbait, ahal dela ona, ikustea. Horretarako ordaintzen dut Filmin.

Azken egunotan hiru film oso interesgarri ikusi ditut.

"Break the game", neska trans gamer bati buruzkoa. Istorioa ondo dago, ez da ere sekulakoa, baina muntaia eta narrazioa oso ona iruditu zitzaidan.

"The last showgirl". Pamela Anderson bikain, Jamie Lee Curtis estratosferiko. Bestetik, AEBko sistema sozialean soilik du zentzua: pentsiorik ez, kaleratze ordainketarik ez, babes sozialik ez.

"Manas". Ufa. Haurren aurkako sexu abusuak lantzen ditu. Baina hain dago ondo grabatua, hain du argazki ona... Sotila da den gai gogorrerako, eta lortzen du argiki posizionatzea.

Madrid, Ext. Koyasnisqatsi estiloan, baina Madrilen eta askoz lasaiagoa. Madrili omenaldia dela dio, baina langile klaseari egiten dio gorazarre. Benetan ederra.

Gente en sitios.

Aber. Ba ez dakit 0 edo 10. 7 bat eman diot, ez nekielako. Maisulan bat izan liteke. Agian ez. Ez dakit. Baina ikusi.

Soy Cuba.

Nola ez nuen lehenago ikusi hau? Maisulana, inoiz ikusi dudan argazkirik onenetakoa, travelling ezinezkoak, enkuadre horiek... Bai, propaganda da, noski. Ondo egindako propaganda.

Enarak.

Ez nuen aukerarik izan zinemak ikusteko, beraz gaur estreinaldia Filminen. Zorionak @akurijauna era @bira, ederra da istorioa, eta ederki dago kontatuta. Norbaitek artxiboetan zerbait aurkituko balu, Enarak 2 egin behar.

Un poeta.

Oso ondo kontatua, oso ondo montatua, oso ondo eraikia. Musika ere ederra. Eta Ubeimar Rios protagonistaren aktuazioa... Bikaina.

Jarraitu

@theklan Ikusi genuenenean, Ubeimarek beste paperik ez zuela egingo ondorioztatu genuen lagun arteko tertulian, profil bikaina historia horrentzat.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea