🔒 Pentsatzen dugu pribatutasun informatikoa konplexuegia dela, baina tailerretan kontrakoa transmititzen saiatzen naiz: gauza ez da dena batera aldatzea, egunerokotasunean pauso txikiak ematen joatea baizik.

🗓️ Hori dela eta, hurrengo asteotan, segurtasun digitala hobetzen joateko aholku praktikoak partekatuko ditut hari honetan.

📱 Telefono mugikorretan zentratuko naiz batez ere, eta aholkuak edozeinek martxan jartzeko modukoak izango dira.

⁉️ Interesatzen zaizu? #PribatutasunAholkuak

⁉️ Gaur, berotzen hasteko, oinarrizko galdera bati erantzungo diozu.

📱 Begiratu gabe erantzun behar duzu: zenbat aplikazio dituzu instalatuta zure mugikorrean?

👀 Bozkatu eta gero begiratu ezarpenak, edo zenbatu eskuz. Zenbat aplikazio dituzu benetan? Asmatu duzu? Urrun geratu zara? Kontaiguzu erantzunetan. #PribatutasunAholkuak

@desertorea inuxentia ni,65 jartzen du.
Kontua da, gailuak berez ekartzen dituen zenbat kendu/nlokeatu daiezke funtzionamendua oztopstu gabe?"beldur" pixkat ematen dit kentzen hastea,askok ez dakit zertarako balio duten ere.

@AVU_Osoro gai konplexua da sistemak berez dakartzan aplikazioak kentzea, zeren daukazun mugikorraren arabera gehiago edo gutxiago kendu ditzakezu kalterik sortu gabe. Zalantzak baditizu, ezabatu beharrean agian desgaitu ditzakezu.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea