๐ Pentsatzen dugu pribatutasun informatikoa konplexuegia dela, baina tailerretan kontrakoa transmititzen saiatzen naiz: gauza ez da dena batera aldatzea, egunerokotasunean pauso txikiak ematen joatea baizik.
๐๏ธ Hori dela eta, hurrengo asteotan, segurtasun digitala hobetzen joateko aholku praktikoak partekatuko ditut hari honetan.
๐ฑ Telefono mugikorretan zentratuko naiz batez ere, eta aholkuak edozeinek martxan jartzeko modukoak izango dira.
โ๏ธ Interesatzen zaizu? #PribatutasunAholkuak
โ๏ธ Gaur, berotzen hasteko, oinarrizko galdera bati erantzungo diozu.
๐ฑ Begiratu gabe erantzun behar duzu: zenbat aplikazio dituzu instalatuta zure mugikorrean?
๐ Bozkatu eta gero begiratu ezarpenak, edo zenbatu eskuz. Zenbat aplikazio dituzu benetan? Asmatu duzu? Urrun geratu zara? Kontaiguzu erantzunetan. #PribatutasunAholkuak
๐งต Aplikazioak "badaezpada" gordetzea ez da doakoa: zure datu pertsonalak arriskuan jartzen dituzte!
#๏ธโฃ Erabiltzen ez dituzun app horiek guztiak ezabatzea zergatik komeni den ikusiko dugu #PribatutasunAholkuak lehen hari honetan.
๐ธ 1. Konturatu gabe datuak lapurtzen dizkizuete.
Gogoratzen duzu app horri zure kokalekura, kontaktuetara edo argazkietara sartzeko baimena eman zenionean? Ireki ez arren, askok bigarren mailan funtzionatzen jarraitzen dute zure datuak biltzen eta iragarleei saltzen. Benetan nahi duzu app ahaztu horrek non zauden jakitea?
โ ๏ธ 2. Atea irekita uzten dute.
Softwarea zaharkitu egiten da eta erabiltzen ez dituzun aplikazio horietako asko ez dira eguneratu ere egiten. Garatzaileek bertan behera uzten badute edo akatsak zuzentzen ez badituzte, zibererasoetarako sarrera ezin hobea bihurtzen dira.
App gutxiago = atzeko ate gutxiago zure poltsikoan.
๐ด Zer egiten dute ahaztuta dituzun app horiek lo zauden bitartean?
๐ Etxera janaria eskatzeko aplikazioa: Zure kokapen zehatza ordu oro ikuskatzen jarraitzen du (24/7).
๐ฎ Bidaia batean deskargatutako jokoa: Zure kontaktu-zerrendara eta etxeko sarera sartzeko baimenari eusten dio.
๐ Jada erabiltzen ez duzun fitness aplikazioa: Zure osasun-ohiturak eta ordutegiak gordetzen eta prozesatzen jarraitzen du.
๐ฅ Atzo esan nizun aplikazioak desinstalatu behar dituzula, gaur ordea kontrakoa esango dizut, bi aplikazio instalatu behar dituzula.
๐งต Zer da F-Droid eta zergatik ezagutu beharko zenuke zer den?
๐ต๏ธ Atzo azaldu bezala, egunero erabiltzen dituzun aplikazio gehienek zure datuak biltzen dituzte atzetik, zu konturatu gabe. Baina badaude alternatiba libre eta seguruak.
๐ก Ezagutu ditzagun F-Droid eta Exodus Privacy.
๐ฆ Zer da F-Droid?
Android-erako aplikazio-denda alternatibo bat da. Ezberdintasun nagusia? F-Droid-en aurkituko dituzun aplikazio guztiak software librekoak direla https://f-droid.org/eu/
Ez dago Google Play-ren menpekotasunik, ezta ezkutuko negozio-eredurik ere.
๐ก๏ธ Zergatik instalatu beharko zenuke?
๐๏ธโ๐จ๏ธ Pribatutasuna: Bertako aplikazioek ez dizutelako datu pertsonalak lapurtuko eta ez dutelako erabilera zelatatzen.
๐ซ Iragarkirik gabe: Aplikazio gehienek ez dute iragarkirik.
๐ Gardentasuna: Aplikazioren batek ezaugarri jakinen bat badu, F-Droid-ek argi eta garbi abisatzen dizu deskargatu aurretik.
๐ Zailtasun-maila: Tartekoa.
๐ Nola instalatu F-Droid zure Android mugikorrean urratsez urrats?
๐ฒ Google Play-n ez dagoenez, kanpotik deskargatu behar da. Ez beldurrik izan, oso erraza da eta 2 minutu besterik ez ditu hartzen!
1. Sartu f-droid.org webgunean.
2. Sakatu "Deskargatu F-Droid" botoi urdina .apk fitxategia lortzeko.
3. Aktibatu "Baimendu iturburu honetatik" aukera.
4. Sakatu Instalatu eta kitto!
๐ฏ Jakin nahi duzu zein aplikaziok zelatzen zaituen eta zeren bidez egiten duen? Jakin nahi baduzu, instalatu Exodus Privacy (F-Droid-en bertan duzu).
๐๏ธโ๐จ๏ธ Tresna honek zure mugikorreko aplikazioak eskaneatzen ditu eta barruan dituzten trackerrak eta eskatzen dituzten baimenak erakusten dizkizu.
๐ฑ Ikusiko duzunarekin beldurtuta aterako zara!
@desertorea
- trackers
- permissions (azken hau moldatu daiteke? app batzuk oso altua dute)