Eguerdi on!

Azken aldian federazioekin zeuden arazoak, pixelfed instantzia ostatatzen den zerbitzariaren baliabideekin izan dute zerikusia.

- Makina RAM memoriarik gabe geratu zen une batean eta federazioa kontrolatzen zuen prozesua eten eta blokeatuta geratu zen.

Konpontzeko zerbitzariari (birtualizatuta duguna), CPU eta RAM memoria gehiago esleitu dizkiogu eta gero federazioa kontrolatzen duen prozesua berrabiarazi.

Hau ez litzateke posible izango urteroko zuen ekarpenik gabe. Mila esker!

Bestalde, Pixelfed v0.15.0 bertsioa kaleratu dela aprobetxatuz eta azpiegitura teknologikoan aldaketa nabarmenak dituela kontutan izanez, gure instantzian ere sistemako instalazio puru batetik Docker ingurunera pasatzeko aprobetxatu dugu.

Bart gauean egin genuen aldaketa eta prozesua luzea izan bazen ere, dena ondo irten zelakoan gaude. Azpiegitura berriarekin eta v0.15.0 bertsiopean gabiltza jadanik.

Hemendik aurrera mantenuak errezagoak izango direlakoan, mila esker denoi pazientziagatik!

Jarraitu

@pixelfed nik elkarteko menuaren argazkirik gabe, ez dizuet sinisten πŸ˜‰πŸ˜‰πŸ˜‰
Eskerrik asko!

Β· Β· Web Β· 0 Β· 0 Β· 0
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea