#Untxizuloa hari batean:

Orain aste batzuk "Wikilasterketa" jokoa jarri genuen martxan (wikimedia.eus/wikilasterketa/). Jokoaren helburua da artikulu batetik beste batera iristea, Wikipediako loturetan klik eginez.

Baina... posible al da edozein artikulutik edozein artikulura iristea?

Bada, ez. Badirelako Wikipedian artikuluak ez dutela inongo kanpo loturarik. Hau da, ez dago artikulurik artikulu horretara doana. "Artikulu umezurtzak" deitzen dira: eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:L

Euskarazko Wikipedian bereziki nabarmenak dira artikulu umezurtzak. Ia 500.000 artikulu ditugun honetan (hurrengo astean lortuko dugu), ggb 94.000 artikuluk ez dute nola iritsi. Asko da.

Zerrenda begiratzen hasita, nabarmena da taxon asko, bereziki espezieak, umezurtz direla: une honetan 34.000 inguru. quarry.wmcloud.org/query/110740

Jarraitu

@theklan Galder galdera bat, Euskal wikipedian egiten dituzun hobekuntzak, beste hizkuntzetarako baliagarri dira?(adibidez, Altzoko datu populazioaren datuen taulak)
eskerrik asko zure lanagatik.

@AVU_Osoro ez zuzenean. Euskarazko Wikipedian zerbait aldatzen bada, hor geratzen da soilik.

Datuak Wikidatan aldatuz gero, beste proiektu batzuek ere hartzen dituzte.

Eta azken aldian lantzen ari garen Commonseko datu tabularrak aldatuz gero... ba agian etorkizuenean beste proiekturen batean eragiten du.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea