Meloia: liburutegi publikoek euskarazko nobedadeak behin atera eta berehala eskaini behar lituzkete?

@AVU_Osoro @goioarana uste dut baliabide ekonomiko gutxiko jendeak eskura izan behar lukeela liburua, baina kalkulatu da onura ala kaltea egiten dion berehalako horrek euskal argitaletxeei? (nire kezka ez zen idazleekikoa) Eta benetan nik ez dakit, e.

Jarraitu

@josu_goiko @goioarana gutxi izanagatik ere, saltzeko tartea uzteagatik nioen nik.

@AVU_Osoro @josu_goiko @goioarana Ni baietz. Liburutegietan alea sartzen denean, bereziki nobedadea bada, "hegan" egiten du eta kola egin behar izaten da. Pazientzia (edo diru falta) duena zain egongo da, baina esango nuke erosteko asmoa dutenen artean, gutxik egingo dutela atzera liburutegian dagoelako.

@txikillana @AVU_Osoro @josu_goiko @goioarana Nire ustez ere baietz! Ados Oierrek dioenarekin, hemen ere berdin gertatzen da.
Euskaraz irakurtzeko aukera ezin hobea da!
Eta salmentetan ez dut uste eragin handirik izango duenik! Nahi duenak eros dezake etxean izateko edo oparitzeko adibidez....

@izarobasurko @goioarana @josu_goiko @txikillana @AVU_Osoro nik ere baietz esango nuke. Azken finean, beste hizkuntzetan ere berehala daude liburuak liburutegietan eta horrek ere laguntzen du liburuen ikusgarritasunean. Hainbat aldiz hartu dut nobedade bat, irakurri (edo utzi) eta gero gomendatu (onerako edo txarrerako), eta inoiz oparitu ere bai.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea