Erakutsi berriagoak

@txikillana "Fonds de carte" menuan, oinarrizko mapak aukeratu ditzakezu, hor topografikoa aukeratu. Mugako ingurunea denez, Espainiako zatia nahiko "pobre" dago.

Etxe eta pixuak hutsik daude, ikasturtea martxan, Irakasleak,langileak, gazteak, ez dute non bizi...
Erizain bat karabana batean bizi da.


Futbola eskatu eta haizea bidaltzen dituzten tabernariak, MAITE ZAITUZTET.

@birasuegi Ikastolen elkartea diamika horretan egotea, ulergaitza egiten zait. Beste alorretan bere bidea egin, eta gai honetan men egin dela iruditzen zait.

@aldatsa @txikillana Asier paradoxa dirudi, baina ala da. Otsagitik edozein herrira mugitu, eta beste mundu bat da, herri oso dotoreak daude Otsagiz gain. Pozten naiz zure aukeraketaz. Hurrengorako, EDOZEIN herritan dastatu hanburgesak, itzelak dira.

@txikillana galdu den orube horrek zein etekin ematen dio Udalari zuzenean? Bertan egiten den kontsumoak soilik, baina aldi berean zaborrak, estolderia, ura...Prest jarri behar ditu.

@txikillana Abuztuko datu bat, 150 furgoneta/autokarabana egun batean Otsagabian.
Nola kudeatzen da?Zenbat toki eskaini behar zaie? Beste 364 egunetan zer?....
Galdera gehiegi.

@txikillana
- Okupatzen duten azalerarako orohar jende gutxi ibilgailuko.
- "Behi bat erosten baduzu zure ardura nun eduki" (Pontevedrako alkateak, aparkaleku urrien arira) erabat ados nago.
- Gutxiengoa izango da, baina bizilagunekiko begirune gutxi askotan.
- Gutxiengoa izango da, baina denok debekatuta dagoela jakin arren, bertan ttak jartzea. (aurten jaizkibeleko itsas labarrean bat...)
- Sukaldea bertan izanik, ostatuetako kontsumoa, zalantzan dut.
Hauek nere eritziak.

@txikillana Ekologikoagoa omen...
- Mugitzeko zenbat erre eta zenbat ixurtzen du?
- ur/energia kontsumo txikia geldik dagoenean, eta lurraren okupazioa?
- Herri txiki batek (adibidez Pirineoan, bertan bizi naiz ikasturtean) diru gutxi duenez, orube lauak hormigoiztatu beharko lituzke, lanak merkeago direlako, ondorioz orube on apurrak galtzen dira.
- Bertako kalitatezko kontsumoa bultzatzen omen da...Zalantza izugarriak dauzkat. Irten aurretik superretik buelta askok.

@txikillana Ba nik nire zalantzak dauzkat, zenbait argudiorekin ez nago ados.

@txikillana ze gustora parrandatik bueltan e!😜
(ez du balio goizeko korrika/igeriketa saioaren aitzakiak e! jajajaja)

Erizainak karabanetan, bertako gazteak ultimatumekin, famili proiektuak kolokan, irakasleek ezin ezer topa, etxe huts mordo bat, ez udalek, ez juntak, ez nafarroako gobernuak....IÑORK, konponbiderik ez.
Lehentasunak;
- "kalitatezko turismoa"
- Bixitariari men

Erakutsi haria
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea