Nik autokarabanen kontrako aurreiritzixak dittudazela #daitort . Baiña badirudi arazua EH-ko eredu turistiko zaharkituan egon leikiala, ibilgailluotan baiño. Eskerrikasko ikuspegi barri bat emotiarren, tokaio! https://sustatu.eus/1629719648
@txikillana Ba nik nire zalantzak dauzkat, zenbait argudiorekin ez nago ados.
@AVU_Osoro Adibidez?
@txikillana Ekologikoagoa omen...
- Mugitzeko zenbat erre eta zenbat ixurtzen du?
- ur/energia kontsumo txikia geldik dagoenean, eta lurraren okupazioa?
- Herri txiki batek (adibidez Pirineoan, bertan bizi naiz ikasturtean) diru gutxi duenez, orube lauak hormigoiztatu beharko lituzke, lanak merkeago direlako, ondorioz orube on apurrak galtzen dira.
- Bertako kalitatezko kontsumoa bultzatzen omen da...Zalantza izugarriak dauzkat. Irten aurretik superretik buelta askok.
@txikillana
- Okupatzen duten azalerarako orohar jende gutxi ibilgailuko.
- "Behi bat erosten baduzu zure ardura nun eduki" (Pontevedrako alkateak, aparkaleku urrien arira) erabat ados nago.
- Gutxiengoa izango da, baina bizilagunekiko begirune gutxi askotan.
- Gutxiengoa izango da, baina denok debekatuta dagoela jakin arren, bertan ttak jartzea. (aurten jaizkibeleko itsas labarrean bat...)
- Sukaldea bertan izanik, ostatuetako kontsumoa, zalantzan dut.
Hauek nere eritziak.
@txikillana galdu den orube horrek zein etekin ematen dio Udalari zuzenean? Bertan egiten den kontsumoak soilik, baina aldi berean zaborrak, estolderia, ura...Prest jarri behar ditu.