Erakutsi berriagoak

@txikillana Oier, haur izatea ez da aukera bat,
irisgarritasuna unibertsala da, edo izan beharko luke behintzat.
Txakurra izatea edo autoa izatea aukera bat dira,ados.

Gure herrian (Lezo) apartzeko arazoa dago, beste toki askotan bezala.
Udal hautagaitza batek (EHBildu kasu honetan) orube bat errentan hartzea proposatzen du.
Ez dut batere garbi ikusten nire udalak diruz lagundu behar didanik nire (Bai autoa dut) autoa aparkatzeko aukera.
Nirea den heinean ardura nerea dela uste dut.
Ez dut uste urtero ordaintzen dudan zergak (biñetak) inplizitu daramanik 10m2 ko espazioa autoa aparkatzeko.

@kiribilketan@mastodon.eus Bai eta ez;
- Jaurlaritzakoak teknikoegia dela dio.
- Koldo Tellituk zabalkundea hobesten du.

Bi argudioek Euskara bigarren mailako hizkuntzatzat hartzen dute.

@iametza @memeka.eus
Kaixo, sentipen baten berri eman nahi dizuet.
Mezu bakarra nahikoa zen Meme txapelketaren berri emateko.
Ez zait batere erosoa suertatu 15 jakinarazpen ikusi eta dena berdinaren inguruan izatea.
Eskerrik asko.

@LABpublikoa Ikastola bat publikoa? ez zuritu kooperatiba baten izaera mesedez.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Koldo Tellitu Ikastolen Federazioko presidenteak bere 1. liburua argitaratu du, "Mi Jugoslavia tan Incomprendida". Zorionak! berria.eus/paperekoa/1886/036/ Gaztelaniaz egin du ordea, nork-eta ikastolen federazio presidenteak; zergatik-eta "kanporrako proiekzioa" eman nahi ziolako. Eta bihotzak krak egin dit (baita buruak ere)

Etb1-n audientziak igotzeko,
Berri Txarrak-en Eztanda Dokumentala...
Gau time bete betean,
23:45tan zehazki.

Nik Eskola publikoko irakasle naizen heinean:
- Curriculun espainiarra
- EAE-ko ikuspegia lantzet dut
- Liburu Espainiarrak erabiltzen ditut.
Koldo Tellitu jaunak, ikastolen lehendakariak bere burua Berrian ezker abertzaletzat duenak. Bere lehen liburua Espainolez aurkeztu du.🤯
Gero agian Euskaraz.

Hurrena gazteei eskatu, sare sozialetan Euskaraz egin daitekeela bidea...

Energia balibideen krisiaren arira, austriako egoera. Berokuntza* behar duten negutegiena.
aenverde.es/austria-paraliza-l

*Gurean ere badaude, Araban EJ tomatearentzat jarritakoak adibidez.

@GariGaraialde meritua badu itzultzailearekin ainbeste denbora egoteak ere.

@GariGaraialde -ren argazkiak ikusteko irrikaz, fotoen Vasili Zaichev da!

@uimaz Letra oso oso ona, kantaera oso motela nere eritzi pertsonalean.

@hedoi_etxarte Kaixo Hedoi, azken paragrafoa ez da ulertzen.
Beste guztia gustatu zait.

@Alexiturbe ni irudiko elizatik gertu paletak nola deskargatu eta bizikletaz mugitzen ikustean maitemindu nintzen. Ederra hiria.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea