Kaixo,
Gaur Oreretan dagoen konzentraten inguruko berririk badu inork?

Gari Garaialde (r)en bultzada

Inguruko jende guztiari Osakidetzaren whatsapp komunikazio baimena ez onartzeko esaten.

Horrela ibili beharra ere...

#OsasunDatuak #Teknofaxismoa #Pribatizazioa

Gari Garaialde (r)en bultzada

Gaur @ELAsindikatua eta @LABsindikatua rekin elkartu gara, M17ko grebarekin bat egiten dugula adierazi eta gure kide guztiei M17ko mobilizazioetara gehitu daitezen eskatzeko.

Gari Garaialde (r)en bultzada

BESTE MUNDU BAT FEMINISMOTIK
Munduaren luze-zabalean gerra, desberdinkeria eta askotariko indarkeriak nagusi diren testuinguru bete-betean iritsi gara beste urte batez martxoaren 8ra, eta urtero bezala, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideok arrazoiak soberan ditugu kalera ateratzeko. Gure herri eta auzoetan ere lurreratzen baitira indarkeria horiek guztiak.

Adi egon zure inguruko mobilizazio eta bestelako deialdietara.

42 urtean Zaramagan lorerik jarri ez duten 4 Lehendakarien alderdi bereko eta iaz Zaramagan lorerik jarri ez zuen Pradales lehendakariak galdetu du ea zergatik ezkutatu duten egia gobernu demokratikoek?
Bere buruaz ere ari zen? Bere alderdikideez?

Gari Garaialde (r)en bultzada

🚨 LABek eta ELAk gutxieneko soldata negoziatzera deitu dute Confebask martxoaren 24an

📝 Sindikatuek helegitea aurkeztuko dute, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak patronalari egindako aldarrikapena gaizki baloratu zuelako

🔗 labur.eus/svmzwpxy

Gari Garaialde (r)en bultzada

Olatukoopek bat egiten du martxoaren 17rako Euskal Herriko gehiengo sindikalak egin duen Greba Orokorraren deialdiarekin. 

Otsailaren 19an Leitzan ospatu genuen Batzar Orokorrean grebarako arrazoiak ezagutu eta elkarbanatu ondoren, eta kooperatibismotik Greba Orokorraren balio eraldatzailea aitortuz, Olatukoop sareak greba deialdiari atxiki eta sarekideei norberaren kooperatiba eta erakundeetan honen zabalpena egin eta erabaki propioak hartzeko eskaera luzatzen die.

#M17GrebaOrokorra #ESE

Gari Garaialde (r)en bultzada

Olatukoopen eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen helburuetan kokatzen da langile guztion baldintza materialak duindu, gure auzo eta herrietan lan eta bizitzeko erabakien parte izan, eta Euskal Herriko borroka sozialekin bat egitea. Horregatik, Greba Orokorraren deialdiari bultzada eman, gure ekoizpen baliabideak honen zerbitzura jarri, eta kaleak betetzeko helburuarekin bat egiten dugu.

#M17GrebaOrokorra #ESE

Erakutsi haria

Eta Altsasun zer moduz?
Ondo... Hemen, kamera eta jantzietatik odola garbitzen.

Angela Murillo hil da. Nire gurasoak 6 eta 4 urteko zigor eskaera bati aurre egiten ari zirenean, bere aulkian behin eta berriz lo hartzen zuen epaile zerri hura.
Bertan usteldu dadila!!!

Gari Garaialde (r)en bultzada

Alarde matxista zela dudak zituen edonorentzat: konpainiako buru batek konpainiako neska bakarrari (kantinerari) eraso matxista egin, eta jende andana gizona babestera atera dira kalera.
berria.eus/euskal-herria/eraso

TTAK!
Ni ere sentitu izan naiz erabilia.
Batzuetan, ohartu banaiz, istorioari buelta ematen saiatu naiz, haiek nahi zutena baino, gertatzen ari zen hori erretratatu izan (dudala sinistu nahi) dut, baina beste batzuetan amua irentsi dudala badakit.

berria.eus/euskal-herria/poliz

Gari Garaialde (r)en bultzada

Izarkom eta Goienerrek Iruñean irekitako bulegoa errealitate bat da!

Inaugurazioak proiektu kooperatibo eta burujabeen aldeko apustua berretsi zuen: energia eta telekomunikazioak herritarren esku jartzea, tokiko sustraitzea indartuz. Bulegoa topagune eta erreferentzia izango da Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta interkooperazioa bultzatuz

📍 Kale Berria 10, Iruña

@izarkom @goiener 🌱

youtube.com/watch?v=GzLAYYzs3TM

#ESE #Elkarlana #Izarkom #Goiener @BurujabetzaDigitala #EnergiaBurujabetza

Gari Garaialde (r)en bultzada

Gaurko egunez 2009an, bere lehen drone erasoa agindu zuen AEBetako presidente Obamak eta hemezortzi zibil hil zituzten Pakistanen labur.eus/udgiortn

Gari Garaialde (r)en bultzada
Gari Garaialde (r)en bultzada

INAUGURAZIO-FESTA! 🎶🥳

🔹 Datorren ostegunean inauguratuko dugu @izarkom eta Goienerren Iruñeko bulego berria.
🕺🏻 Sorpresak, DJ Moreira, bertsolariak, jan-edana eta giro ona!

✍️ Etorriko zara, ezta? 😀
goiener.com/iruneko-bulegoaren

Gari Garaialde (r)en bultzada
Gari Garaialde (r)en bultzada

Goiener eta Izarkom, kooperatiba euskaldunak, herritarrak eta zintzoak

Kontsumo arduratsua, herritarren ahalduntzea, euskalduna edota zintzoa izatearen helburuak partekatzen dituzte bi kooperatibek. Eta aurrerantzean ere…
euskalerriairratia.eus/irunea/

#iruñea #gizartea

Gari Garaialde (r)en bultzada

Nik ere sinatu dut Europar Batasunaren eta Israelen arteko elkarlan ekonomiko eta politikorako hitzarmena bertan behera uzteko eskaera:
eci.ec.europa.eu/055/public/#/

#BoikotIsrael

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea