Erakutsi berriagoak

Medikuak bidalitako botika erosterakoak, euro azpiko prezioa badu, bi ideia etortzen zaizkit:
- eskerrak dugun sistemagatik.
- prezio horretan, eraginkorra izango ahal da?☺️😅

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Gaurko euritearen ondorioz Baionako bi ibaik gainezka egin omen dute: Adour eta Atturri ibaiek, Euskadi Irratiko 20.00etako albistegian esana.
Esan zezaketen ere Lapurdiko bi hiritan egin duela gainezka, Bayonnen eta Baionan...

Berriak mastodon.eus edo mastodon.jalgi.eus en ez badu kontua ireki, zergaitik sortu bot ez ofiziala?
ez badute egon nahi, alla kuidaus!!!

Hirigintza eredu honi EZ!!!
espero dut herrian egiten den azkena izatea.
Etxebizitza publikoa alokairuan BETI!
Hilero ordaindu beharrekoa, aurreko errentaren aitorpenaren %30, urtero berbarematuko litzatekeena.
lezo.eus/eu/hirigintza-obrak-e

Argiñanok, supermerkatu Alemaniar baten irekieran parte hartuko omen du.
Bertakoa, km0,...
kontuba ta zikiña

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Erderaz hitz egiten duzu, dakizun hizkuntza bakarra delako.

Erderaz hitz egiten dut, dakizun hizkuntza bakarra delako.

Mugikorra eskoletan ez, araua idatzitza abenduan 31rako. (eskola bakoitzak berea)
Kapatu gabeko portatilen inguruan, deus!!!
itxura faktsua
hipokrisiari STOP!
noticiasdegipuzkoa.eus/socieda

Euskal Herriko gurasook, zuen seme alabei 3 hileko batean tokatu zaien taldea gustuko ez badute, baliatu etxean gauzak lantzeko:
- Desberdinak onartzea
- Ez dela bizitza osorako
- Futbolaz gain, beste elkarrizketa batzuk izan daitezkeela azaltzeko
- Besteak baino bi segundu lehenago gauzak ulertzeagatik, besteak ez gutxiesten
- ...
Tutoreek eskertuko dugu BENETAZKO ARAZO LARRIAK dituzten kasuetarako asti pixka bat gehiago.
Ez horregatik.

Gaur lankideekin hizketan, "watxapa uztea ezinezkoa zait, utziko nuke, e! baina familia..."
Barkatu, telegram edo signal erabiltzeko, ez da super botererik behar,e!
Hurrengo aitzakia gmail uzterakoan zein izango da, " ez dakit mezua idazteko gai izango naizen" faborez e!

@teketen lankide batek zure zutabeak gustora irakurtzen zituela eta ( fedibertsoaren apologia egiten jardun dut lanean) etzi.pm - idazten duzula aipatu diot, baita esteka bidali ere, ea animatzen den, fedibertsoarekin

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Guk, #errugbia! Eta zuk? 👀
Zatoz eta animatu probatzera!
➡️ Igande honetan, urriak 13, 12:00etatik aurrera 8 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat
➡️ Astelehenean, urriak 14, 16:00etatik aurrera 15 urtetik aurrerakoentzat
Zatoz Beraungo estadiora gurekin entrenatzera!

Nosotros, ¡#rugby! ¿Y tú? 👀
¡Acércate y prueba!
➡️ Este domingo, 13 de octubre, a las 12:00 si tienes entre 8 y 14 años
➡️ Lunes, 14 de octubre, a las 17:00, a partir de 15 años
¡Ven al estadio de #Beraun y súmate a nuestro entreno!

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

2024: Denak darama "Orain AArekin" etiketa hypea elikatu behar delako.
2026: Ezerk ez darama "AA" etiketa publizitate txarra delako.

Ezagutzen ez duzuenentzat, ofizialki herriarteko errepide bat da, erabat urbanizatua egon arren.
alde batean espaloiak 50/60 cm eskas neurtzen du, bestean 150/180 (neurtzeke daukat), tarte hori dago galipot gorriz, bustia dagoenean arlauzak baino hobea da, ez du irrist egiten.
Jende asko ibiltzen da, espazio partekatua (🚴‍♂️🧑‍🦼🚶‍♀️🏃👩‍🦽) izateko ez du aski zabalerarik.
Auto zaleek uste dute, "bidegorria" existitzeak hortik joatea behartzen duela 🚴‍♂️, eta ez da horrela.

Erakutsi haria

Gaur beste behin,
Jaizkibel Hiribidean (Lezoko renfe geltokia eta Altzateko birigulne artean) bizikletan nindoala, auto batek modu txarrean aurreratu nau.
@LezokoUdala arren eta otoi, Europako estandarrak bete behar ez baditu, ez bota galipot gorria bidegorri tankera emateko. Auto zaleak sutzen zaizkigu eta.
Tarte hori, oinezkoei, gurpildun aulkian edo ume aulkiekin doazenei errespetu eta begiruneagatik, BETI errepidez egingo dut.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Ez dago Ipar Euskal Herrira joatea bezalakorik euskararen erabilgarritasunaz jabetzeko. Gehiagotan egin beharko genuke, e lehendakari?

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea