Gaur beste behin,
Jaizkibel Hiribidean (Lezoko renfe geltokia eta Altzateko birigulne artean) bizikletan nindoala, auto batek modu txarrean aurreratu nau.
@LezokoUdala arren eta otoi, Europako estandarrak bete behar ez baditu, ez bota galipot gorria bidegorri tankera emateko. Auto zaleak sutzen zaizkigu eta.
Tarte hori, oinezkoei, gurpildun aulkian edo ume aulkiekin doazenei errespetu eta begiruneagatik, BETI errepidez egingo dut.
@AVU_Osoro Sarri izaten dut din (bizikletaz noalarik) arazo hori. Auto gidari batzuek uste dute (benetako) bidegorri bat egoteak bertatik joatera behartzen zaitula eta ez da horrela. Bidegorriak ondo eginda egongo balira, agian gehiagotan joango ginateke hortik, baina (adib) Egiatik Loiolara joateko Bidegorria erabilita bidegurutze arriskutsu b at badut, ni errepidetik joango naiz. Seguruago da eta eskubidea dut.
Ezagutzen ez duzuenentzat, ofizialki herriarteko errepide bat da, erabat urbanizatua egon arren.
alde batean espaloiak 50/60 cm eskas neurtzen du, bestean 150/180 (neurtzeke daukat), tarte hori dago galipot gorriz, bustia dagoenean arlauzak baino hobea da, ez du irrist egiten.
Jende asko ibiltzen da, espazio partekatua (🚴♂️🧑🦼🚶♀️🏃👩🦽) izateko ez du aski zabalerarik.
Auto zaleek uste dute, "bidegorria" existitzeak hortik joatea behartzen duela 🚴♂️, eta ez da horrela.