Erakutsi berriagoak

Bizitza oso gogorra, bereziki @Gaztarrotz -k bere ikasleen platerak erakusten dituenean...😋😋😋
Itxura ederra, zaporea ere seguru,
bejondeizuela Iñigo zuen lanagatik.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Kaixo! Azkenean ateko kartela jarri dugu eta horrekin batera hemen gure burua aurkezteko dugu! Urte batzuk aktibo daramadan serigrafia artisua bat gara, eta 2025eko urtarriletikan aurrera, Oreretako Beraungo auzoan gaude! Aurkezpen azkar bat bezala balioko zuen honek, ez? 😉 Beste egun batean gehiago kontatuko dizuegu...

#aurkezpena #goazenlagunok #fedibertsoaulertzen #kamisetak #xipisetak #serigrafiaartisaua #orereta #errenteria #beraun

Ez dakit marketing-az,
Ez dakit branding-az,
ez dakit naminng-ag,

eitb.eus/irratia baina hobea Guau.eus omen,benetan?
pentsu marka bat edo albaitari klinika batentzat egokiagoa dela uste dut.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Asturianes y asturianos de Mastodon, tenemos la primer instancia n'Asturianu, nun taría mal qu'abrierais una cuenta y que-y dierais vida. Somos bien pocos y esto ta bien vacíu, faéis muncha falta.
La instancia ye @social.nuberu.org

Edito: Taría bien qu'impulsarais esta publicación por que llegue a la mayor cantidá de xente posible.Esto ye para tola xente que lo llea. Tienen toa'l mio agradecimientu y unos culines de sidra virtuales.

DBH 1 eta 2 ko ikasle batzuk,
gosaltzeko litro erdiko bonba "energetiko" horietako bat hartzea, ideia ona dela uste dute.
Gero ardurak eskolari...

Labea programatzeko moduan jarri zuenak kale edo palza bat merezi du.

Etxeko garbigailua zaratatsu zebilela eta teknikariari deitu...
- Errodamentuak dira...
- Zenbat balio du konpontzeak?
- Irteera, esku lana, pieza berriak... 250/300 € inguru, berriak 360€ inguruan badauzkazu...

Rodamentuak desgasteko piezak dira, birak ematen dituen edozein gailuk dauzka, beste dena ongi dabil.
Ez, ez dut berria erosiko, konponketa ordainduko dut.
Konpondu redio!!!
(xehetasunetan sartuta, 200€ inguru omen)

Gaurkoa eta gero, baiezta dezaket Biarnoko Arette Pierre Saint Martin eski estazioan, dena ez dela elurra, eta bai harriak ere badirela 😅🤭.
Kasu!!!

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Europako iparraldean, AEBtako komunikazio enpresa handiez nazkatuta, Trump eta Elonen apetez arduratuta edo, #Signal mezularitza aplikazioa gero eta gehiago erabiltzen hasi dira. Android eta iOS aplikazioen deskargak ikaragarri igo dira urtarril eta otsailean. Daninarkan % 95, Suedian % 153, Belgikan % 250 eta Herbeheretan igoera % 958koa izan da abendutik hona!

Iritzi publikoa aldatzen ari da, jendeak pribatutasuna gero eta gehiago hartzen du kontuan.

techcrunch.com/2025/03/02/sign

#pribatutasuna

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Uno de estos dos vehículos se considera tan peligroso que muchas ciudades están aprobando y haciendo cumplir que tengan un limitador de velocidad. El otro es un SUV Perfecto resumen de la motonormatividad. 🤷🏻‍♀️

Ez dakit ardoa edo ozpiña erosi dudan? Baten batek pistarik?
@birasuegi zuk agian?
Saint Emilion

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Begira ze ona komunikatu hau @Lacalle @construktsia , antipedagogista izan gabe erresistentzia ariketa bat. Jarrera eraikitzailean. Super ondo 👌

#HezkuntzaEraldatzen

2025;
- Bertsozale elkartea
- Musikene
- D eredua (ustez Gipuzkoa osoan)
-...
Eta realzaleak " somos la grada de Anoeta..."

42000 lagunen artean, taldea animatzeko abestiak EUSKARAZ sortzeko talentuik ez ahal dago?
etsigarria da.

Hizkuntz eskakizunei helegiteak jartzen dizkien sindikatuko* bat, Hezkuntzako manifan Euskararen aldeko aldarrikapen sutxuak egiten.
Oso bitxia

*Bai ccoo koa.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

@mikelgs @urtzai
Eremu erdaldunduetan ama-hizkuntza euskara duten haurren sakabanaketak:
- Haur horiek estres linguistiko handiagoa izatea dakar.
- Irakaslea da euren erreferentzia euskaldun ia bakarra.
- Haur horien erdalduntze prozesua azkartzen da, noiz eta HHn ama-hizkuntza finkatzen ari denean.
- Beste haurrengan eragiteko gaitasuna berez mugatua bazen;
bakarturik, mugatuagoa da oraindik.
- "Mantentze eredua" ?
- Ama-hizkuntza euskara izateagatik sakabanatzea diskriminatorioa da erabat.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea