Erakutsi berriagoak

Frantzian bi bidegorri:
Annecy- Albertville, asfaltatua eta seinalizazio ona. Annecy-ko lakuari ere bira eman dakioke.
Via Rhona; Geneva (Suiza) eta mediterraneoa lotzen ditu, oso ongi adierazia, Rhone ibaiaren bazterretik, aspergarria gerta daiteke.
Gure kasuan, ongi datorkigulako gabiltza.

Gauza ederra da,aire masen tenperatura/hezetasun aldaketak azalean sentitzea.
Bizikletakerik

Zein ederra den kanpiñeko adiskidantza giroa...
Komunetik kargatzen ari zen bateria lapurtzen dizuten arte🤬.

Hauxe Annecyn, nik @LezokoUdala -ri Jaizkibel hiribidean jartzeko eskatuko nioke, ibilgailu motordunei isuna jartzeko, Parisen hasi dira.

Bizikletako disko galgen pastilak kristalizatuta badauzkazu, azkazalak limatzeko metalezko limak ederki lagunduko zaitu.

Frantziako supermerkatu batean, 8 judu* erosketak egiten ikusi eta barruak mugitu zaizkit. Ez dakit sionistak ziren, palestinaz zer eritzi duten... deus, baina beste edozein pertsona talderekin ez zaizkit barruak horrela mugitzen.
*Buruko kipa, patilletako txirikordak eta beraiek darabilten peto txuria, sokak korapiloekin dauzkana zeramatzaten.

Hipotesia:
Igeldoko frontoiko pintaketak ez ote dira Ertzaintzak egiñak, Txomiñeko Eraso matxista (ertzain batek egina bide batez) lehen lerrotik kentzeko.

Europa osoan, edukiontzi koloreak/gaiak bateratuak ez izatea arazoa dela uste dut.
(badakit Herrialde bakoitzean plastikora zer bota daiteen desberdina dela,adbidez)

Bizikletarako zakutoak egiteko ideia bat;
"son alforjas, una es motxila y sirven de silla de camping, plastico de primera calidad" esan dit jabeak.

Karabana finkoa duzu kanpiñean, parrilla martxan jarri eta ondoko ⛺🚴‍♂️ zoze ez gonbidatzea, oso krudela da 🤭

Orain, bi pega nagusi;
1- Haserako prezioa; zoritxarrez askorentzako handiegia.
2- Non gorde/utzi: Kalean motoak ikustera ohituta gaude, bizikleta elektrikoak gutxiago, giltzarrapoan dirua gastatu eta ahal bada beti ez utzi gauez toki berdiñean. Denok ez dugu igogailua edo garajea zoritxarrez.

PD: Dirua muga bazaizu, erabili bizikleta eta sasoian jarriko zara!
PD2; bizikleta arruntaren defendatzaile sutxua naiz🤭

Erakutsi haria

9- Mantenu kostu baxua: segururik ez, konponketak orohar merkeak, bateria kargatzearen gastua soilik.
10- Ez du soinurik ateratzen, denok irabazten dugu.

Erakutsi haria

6- Beti martxan: Bateria amaituta ere, garapen nahiko erosoak dituzte laguntza gabe ere ibiltzeko. Ez zaitu botata utziko.
7- Erliebea ez da aitzakia: Laguntzari esker edozein ibilbide eskura izango duzu. (Erlaitz,Jaixkibel,Pelotegi...)
8- Trenean eraman daiteke (oraingoz)

Erakutsi haria

3- Efizientzia: hiri barruko Busek, batazbesteko abiadura komertziala 10/15 km/h izaten da. Bizikleta elektriko batekin errez lortzem duzu, baita gainditu ere.
4- Plazerra: Bizikletan ibiltzea beti da plazerra.
5- Osasuna: Egunero kirol pixkat egingo duzu, gero eta errazago egingo zaizunez gehiago erabiliko duzu.

Erakutsi haria

Zergaitik iruditzen zaidan Bizikleta elektrikoa, motoa edo patinetea baino erosketa hobea.🧶
1- Unibertsaltasuna: Familiako kide guztiek erabil dezakete (bizikletan ibiltzen badakite noski)
2- Segurtasuna: Jarrera aktiboa exigitzen du, erneago zoaz orohar. Gurpilak handiagoak izan ohi dira, koxketan eragin txikiagoa. 25km/h gehienez erori ezkero ez da abiadura exageratua. (Busa gainetik pasa ezkero berdin du denak)

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea