Erakutsi berriagoak

Bide batez, Umeekin Donibane Lohitzune-Askain bidegorriz egiteko maravilla bat da, 10 km lau eta ederrak.
Autoak Txantako kirolgunean utzi ezkero,debalde gainera. Itzuli biribila egin nahi baduzu Ziburuko rugby zelai ondotik pasatzen da. Ez dakit bidegorriak Senperarino jarraitzen duen, agian bai.

Erakutsi haria

Lezo-Erlaitza-Ziburu-Askain-Oleta-Ibardin-Bera-Lezo
Zein paraje ederrak dauzkagun etxean, redio!🚲 🚲 🚲

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada
Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Urrian azaldu genizuen @goiener-ekin elkarlanean autokontsumo partekatuko proiektu bat hasiko genuela.
Gure teilatuan eguzki plakak jarriz Biziola eta Lazkaoko etxeak bertako argindar berriztagarriz hornitzeko ekimena. Obrarik egin beharrik gabe, inbertsiorik gabe, permanentzia gabe, Lazkaon bertan sortutako energia auzoratuz ♻️
#Auzoargi deitu genion, eta poliki-poliki aurrera pausoak ematen. Pozez betetzen gaitu gure teilatua eguzki plakaz betea ikusteak. #EnergiaBurujabetza #GoierriEraldatzen

@abaraska iep! galdera bat, mastodoneko mezuak zuzendu/editatu daitezke, zuzenketa ondoren mezu berri bat kontsideratzeak zer zentzu dauka? eskerrik asko

Gaur ere tokatu zait gauzak bere lekuan jartzea.
Ez dut sekula onartuko nire aurrean euskeraz garbi eta txukun (bustidurak, lexiko aberatsa,euskalkiren ikuittua...) ari denari gelakideek farra eta burla egitea. Goi gerlari jartzen nau egoera horrek, ignorantziaren apologiari stop!!!

Trufatua izan den ikaslearen aurpegia zenbat pizten den ikusteak, astea gozatzen dit.

EAE -ko institutuetan (DBH eta Batxilergoa) Euskarafobia ari du, eta oso larria da.
Etxean euskaraz bizi diren ikasleak "masaren" parte izan nahi dutenez, erdaraz jarduten dute, irakasleei ere gehiegi ez estutzeko eskatzen diete, beraien euskara "nabarmen" gera ez dadin.
Gure aiton/amona eta gurasoek bizi zutenaren antzera.
Honetaz ezer gutxi ikusi/irakurriko duzu.

.eus Domeinua kudeatzen duenak, *.eus guztiak euskaraz azaltzea bermatu beharko lukeela uste dut.
Berdin zait zein IP, zein herrialdetik konektatzen zaren.

.eus eta web orria espaiñolez edo ingelesez azaltzea ez da onargarri. Hizkuntza harrotasuna behar dugu!

@LezokoUdala Mesedez, arren eta otoi jarri horrelakoak Jaizkibel Hiribidean eta Elias Salaberria Hiribidean.
Balio dezaketena hilabete batean berdinduko litzatekeela uste dut. Bartzelonan galdetu ea nola egiten duten. coches.net/noticias/radar-ruid

Hasi da Lezon Jaizkibel Hiribidearen inguruan bizi garenon kalbarioa.
Giroa dela eta leihoak zabaldu eta...
Jaizkibelera igo diren eskualde eta inguruko motorzaleen burrunbak entzun behar.
Aldundiak ez du neurririk hartzen, legez hiribide hori errepide bat delako.

Kaixo, Youtubeko audioa oso gaizki dabilkit ordenagailuan (firefox+adblocker) zer da sabotajea?

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Gaurko egunez jaio zen Agustina Lizarazu Larburu (Auxtiña, lezoarrontzat) (Lezo 1873 - ib. 1965) euskaldunen eskolatzeaz arduratu zen emakume lezoarra izan zen.
eu.wikipedia.org/wiki/Agustina

Gaur Lezo Jaizkibel mendi lasterketa herrian,
350 parte hartzailetatik 109 herrikoak.
Bolondresak eta esku bat botako dutenak 400 lagunetik gora, Herritik herriarentzat,
Izen emateak urte zahar gauean familiak aztoratzen dituen lasterketa.

90. hamarkada 2000 urte hasieran, Bidasoaldea/Oarsoaldean ohikoa zen hau entzutea; "prezio berean Hendaian etxetxoa terreno eta guzti"

Ba atzo, emakume izena duen higiezinen iragarkien aldizkaria hartu nuen Urruñan, jakimiñak bultzatuta.
Ai amatxo Maitia!!! EAEn kexu gara, baina Lapurdiko egoera ikaragarria da!!!
- 33 m² 215000
- 17m² 145000
- 20m² 180000
- 13m² 125000
- 23,5m² 195000
- 29 m² 360000
- 24 m² 264000
- 35m² 325000
🤯

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Zeinen zorrotza Espainiako prentsa monarkiarekin. Gupidarik gabe ari da egurra ematen, sarkasmo eta guzi.

Erran nahi baita, Ingalaterrako monarkiarekin.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Argentina da esperoan dugun etorkizuna eskuinak irabaziz gero.

Udalekutan ibili zareren guztioi SOS!!!
Abesti honen letra osoa? (euskaraz) erderaz una noche en las trncheras omen.

"nere lagun Joxe zen,laralala...
ikastolako laguna, uuu uu"

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea