Etorkizunera begira euskal bi instantzia existitzea traba izan daiteke?

Espero dut joerak ezartzen dituztenean hizkuntzaren araberakoak izatea.

@Hego traba zertan baina? Esango nuke oso harreman sanoa eta ona dagoela instantzia bien artean. Erabat seguru nago hala izaten jarraituko duela 🙂

@dabidnet ba joerak agertzen direnean ze ez dakit instantzia bakoitzak bereak izango dituen (nik nahiago hizkuntza kontuan hartzen bada, hau da, denok euskarazko joera berberak ikustea).

@Hego nik beti pentsatu izan dut hemengook joerak albo batera utzi beharko genituzkeela eta norberak erabaki behar duela zertaz egin nahi duen berba.

Baina Mastodon 3.0tik aurrera joerak egongo dira eta instantzien araberakoak izango dira, bai. Baina ez dut kaltegarria ikusten.

Guk urtarrilean eguneratuko dugu gure instantzia. Fedibertsoko beste software bati (GNUsocial) bere iturburu-kodea eguneratzeko hiru hilabeteko tartea eman genion eta data heltzen ari da 🙂

Jarraitu

@dabidnet

Joeren zera hori positiboa dela deritzot, kasu puntualetan bada ere. Elkarlana sustatu daiteke (software askearen alorrean adibidez), musika taldeak edo liburuak ezagutarazi...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea