Gaur Santa Zezilia eguna denez, musikarekin zerikusia duen hitz bat ekarri dugu aste honetan.
Txistuarekin eta danbolinarekin osatutako musikari esaten diogu Zumaian eta inguruko herrietan TTUNTTUNA.
zumaiaguka.eus/komunitatea/Eus

Bergara aldean TXUNTXUNA erabiltzen dute eta Eibarren TUNTUNA ere bai. Danbor edo danbolinari esaten saio oro har “tuntun”, eta horren txikigarria da “ttunttun”.
Itziar Trekuk 1990eko mahai inguru batean San Telmo kaleko jai giroa nolakoa zen kontatu zuen:
-Txoritxiki're etortze zan, danboliña juaz, Xauakin, eta ark maiñelen entrada danetan jotze zun TTUNTTUNA. Emate zixoen kafia, ta azkeneako danak mokollotzen tzian aixek'e.

"Zestoarren erretolika" liburuan jasota dago TTUNTTUNA, eta Zarautzen ere erabiltzen da. Ahotsak.eus gunean bilaketa eginda ikus daiteke Gipuzkoako 20 herri baino gehiagotan agertzen dela hitz hau.
Brigida Ibarbia oikiarrak kontatu zuen sanbartolome bigarrenean TTUNTTUNA izaten zela (txistulariak, beren txistu eta danborrekin), eta beste batzuetan jasbana edo soinu-jotzailea.
ahotsak.eus/zumaia/pasarteak/z

Jarraitu

@xabierazkue jasbana, aurten 100 urte izango zuen tiak oparitu zidan :- Nire ulerkeran bateriari deitzen zion.

@Gailetagilearen_Alaba @Iarantzabal
Nahasgarria da mezua, bai! Ez nituen jasbana eta soinu handia parekatu nahi, esan nahi nuen jaietan batzuetan jasbana egoten zela (bateriadun konjuntoa), eta beste batzuetan soinu-jotzailea.
Hemen aipatu nuen bateriari ere esaten zitzaiola.
zumaiaguka.eus/komunitatea/Eus

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea