Joe, E. Muskek esan du X -ko mezuetan loturak edo linkak sartuz gero lehentasuna kenduz zigortuko dituela. Nahi du trafikoa bahitu, tranpatia izanda, algoritmo gaiztoekin. Eta badago xake taula pozoindu horretan jarraitzen duenik idazten, loturak jartzen, komunikazio preferentzia ematen, hariak egiten... Eta errespetatzekoa da, jakina. Hala ere, ez dihardute plaza publikoan ez, hainbati hori irakurri diedan arren, tartean jende kritikoari.
Zer gehiago egin behar du?
@luistxo X-enak dira “nire kontua” “gure kontua”… jostailua bera da Muskena. Eta han egoteak, irauteak eta are gehiago jarduteak horretarako zilegitasuna ematen dio. Ze argi esan ditu gauzak, ezin uka. Eta hain argi mintzatzen denaren tabernan jarraitzea tragoak hartzen aukera bat da. Onena? Ba… Hotzean pentsatuta ez dirudi.
Berriz ere: errespetua jokatzeko era guztiei, baita taberna pozoitsuan mozkortu nahi duenari ere. Nik ez dut nahi barra horretan tragorik.