Gaur Goienako erredakzioa da Mastodonen erabilera ikasteko lekua. @goiena@tokikom@tkm.eus
Gaur beste pauso bat emango dugu eta fedibertsora egingo dugu salto enpresa moduan, @tokikom -en eskutik. Gure etxea http://tkm.eus da. Instantzia propio bat, gure arauekin, kazetaritza oinarri. Hortik komunikatuko gara zuek denokin. Goienak sortu ditu dozena bat kontu. #fedibertsoa #mastodon #goazenlagunok
Bergarako San Pedro elizako organoa ezagutzeko bisita gidatuan. Bisita amenoa. Organoa ederra, baita Kristoa ere.
Kuriosoa enkargua (eta dirua) eman zuen Martina Maiz Bagazgoitiak ataririk ez duen kale bat baino ez izatea Bergaran (Beasainen kale nagusia).
Pena bisitan “eske euskaraz ez dakitenak badaude-eta…” Erdara hutsean Bergaran. 2024an.
Ondo eta elegante ekarria, bai horixe!
Plataforma pribatua uzteaz gain idazte-moldeak aldatu beharraz @bsarasola Garan. Bigarren hori are garrantzitsuagoa, seguruen.
“Klempererrek erakutsi zigunaren bidetik, X zera horretatik desertatzeaz aparte hizkera oso bat desmuntatu beharko dugu beste hizkera humanoago bat eraikitzeko”.
Gaur puntuEUS zoriontzeko eguna da. Behar genuen eta sortzeko ahalegina egin eta lortu!
Horixe da euskaldunen patua milaka proiektutan: “egingo dugu! Eta egin!”
Herri proiektu bat. Denok batera lan beginda edozein lekutara! 15.700 .eus gara! Herri baten ametsa.
Hirugarren domeinu erabiliena Euskal Herrian.
ZORIONAK!
Bigarrena izatea egingo dugu. Egingo dugu?
@puntueus
Oh.: eskerrik asko Gure zirkuari ere. Beti bezain fin.
@kabiadurango gunean Badiharduguk dihardu hitanoaz.
Lan handia!
Appahi! Aplikazioa mundiala da euskara batuko hitanoa ikasteko zein beste hainbat herritakoak.
Hika.ahotsak.eus gunean ehunka bideo, Hikagin ikerketa 4.000 inkestarekin 190 herritan, argitalpenak…
Bikain aurkeztua Idoia Etxeberriak eta Aintzane Agirrebeñak.
ZirHika taldea ere aurkeztu dute. Emango du zeresana. #hika
Gaur estrenatu dugu egiteko modu bat. Antolatzaileak gara Goienakook herriko euskara elkartearekin batera, AED-rekin. Erabaki dugu euskal idazleen aurkezpenak egitea. Elkarlanean antolatu; aurkezten den liburua saldu argitaletxearekin harremanetan; eta aurretik, tartean eta ostean horren berri eman.
Eskerrik asko @aed .
Gaur “azken portuko postdatak”. John Andueza eta Asel Luzarragarena.
Hurrengoa Bergaran, Jardunekin antolatuta: JM Elexpururen liburu berria.
Haragizko fikzio bat.
Gustura ikusi dut.
Eduard Fernandez uau!
Nathalie Pozaren bigarren plano oso interesgarria. Pertsonaia beharrezko bat ikusten duenaren aurrean ezer egiten ez duena. Uau, hau ere. Ematen du zer pentsatua!
Cercas ahertzen den eszena ere fikzioa sartzen errealitatean… uau.
#Marco
Zorionak Aitor Arregi eta Jon Garaño.
@tokikom sarietan. Ikasten. Eskerrik asko: Euskaltzaindiako gogoetagunetik Jon; AEK-ko Lourdes eta Xabier; eta @eldiarioeus ko Ramon.
Goiz ederra.
Laukote hau burutik kendu ezinik nabil. Baita Ordorikak bakarka kantatu zuen kanta berri bat ere.
#Kontzertutzarra #Bera
Goienako bazkide: http://goiena.eus + http://tokikom.eus + http://ahotsak.eus + http://ttap.eus + musika + literatura + euskara + hedabideak.