Ondo eta elegante ekarria, bai horixe!
Plataforma pribatua uzteaz gain idazte-moldeak aldatu beharraz @bsarasola Garan. Bigarren hori are garrantzitsuagoa, seguruen.
“Klempererrek erakutsi zigunaren bidetik, X zera horretatik desertatzeaz aparte hizkera oso bat desmuntatu beharko dugu beste hizkera humanoago bat eraikitzeko”.
Gaur puntuEUS zoriontzeko eguna da. Behar genuen eta sortzeko ahalegina egin eta lortu!
Horixe da euskaldunen patua milaka proiektutan: “egingo dugu! Eta egin!”
Herri proiektu bat. Denok batera lan beginda edozein lekutara! 15.700 .eus gara! Herri baten ametsa.
Hirugarren domeinu erabiliena Euskal Herrian.
ZORIONAK!
Bigarrena izatea egingo dugu. Egingo dugu?
@puntueus
Oh.: eskerrik asko Gure zirkuari ere. Beti bezain fin.
@kabiadurango gunean Badiharduguk dihardu hitanoaz.
Lan handia!
Appahi! Aplikazioa mundiala da euskara batuko hitanoa ikasteko zein beste hainbat herritakoak.
Hika.ahotsak.eus gunean ehunka bideo, Hikagin ikerketa 4.000 inkestarekin 190 herritan, argitalpenak…
Bikain aurkeztua Idoia Etxeberriak eta Aintzane Agirrebeñak.
ZirHika taldea ere aurkeztu dute. Emango du zeresana. #hika
Gaur estrenatu dugu egiteko modu bat. Antolatzaileak gara Goienakook herriko euskara elkartearekin batera, AED-rekin. Erabaki dugu euskal idazleen aurkezpenak egitea. Elkarlanean antolatu; aurkezten den liburua saldu argitaletxearekin harremanetan; eta aurretik, tartean eta ostean horren berri eman.
Eskerrik asko @aed .
Gaur “azken portuko postdatak”. John Andueza eta Asel Luzarragarena.
Hurrengoa Bergaran, Jardunekin antolatuta: JM Elexpururen liburu berria.
Haragizko fikzio bat.
Gustura ikusi dut.
Eduard Fernandez uau!
Nathalie Pozaren bigarren plano oso interesgarria. Pertsonaia beharrezko bat ikusten duenaren aurrean ezer egiten ez duena. Uau, hau ere. Ematen du zer pentsatua!
Cercas ahertzen den eszena ere fikzioa sartzen errealitatean… uau.
#Marco
Zorionak Aitor Arregi eta Jon Garaño.
@tokikom sarietan. Ikasten. Eskerrik asko: Euskaltzaindiako gogoetagunetik Jon; AEK-ko Lourdes eta Xabier; eta @eldiarioeus ko Ramon.
Goiz ederra.
Laukote hau burutik kendu ezinik nabil. Baita Ordorikak bakarka kantatu zuen kanta berri bat ere.
#Kontzertutzarra #Bera
@itziarituno Ituño, zerk kentzen dizu loa? “Gazak, adibidez. Emakumeen kontrako basakeriek. Euskarak: gazteek ez dute horrenbeste erabiltzen eta beldur naiz galduko ote dugun. Maite dudan jendearen gaixotasunek. Batzuetan, baita bizitzaren zentzuak ere. Lanak, gero eta gutxiago!”
Elkarrizketa zabalean orain: https://goiena.eus/debagoiena/1728910899904-itziar-ituno-lotsarekin-ez-da-ezer-ere-egiten-probatu-egin-behar-da
Goienan ikus-entzunezkoan pentsatzen dugu telebistan baino gehiago. Lantaldeak dihardu gaia lantzen eta urte amaierara bitartean eduki eta formatu berriak ikusiko ditugu. #LanTaldeBileran
Goienako bazkide: http://goiena.eus + http://tokikom.eus + http://ahotsak.eus + http://ttap.eus + musika + literatura + euskara + hedabideak.