Erakutsi berriagoak

Editoriala Goienak urtekarian. Blogera ere ekarri dut: blogak.goiena.eus/blog/2024/12

Berrasmatu, moldatu, eraginkor izan; euskaldunak, euskaltzaleak eta euskaldun ez direnak ere kontuan hartu; zintzo jokatu, testuingurua irakurri, euskal komunitatea handitzeko ahaleginean jarraitu. Lana da gure errezeta. Penak eta trapu zaharrak, etxe barrurako.

@joxearanzabal politak dira irakurtzeko, Joxe. Tamainua, estiloa, zatiak, titularrak, hautatutako berbak… 2025 on!

iarantzabal (r)en bultzada

Joe Sacco komikigileak Palestinako gatazkari eskainitako 32 orriko lan garratz bat eman du argitara: 'Gerra Gazan'. Julen Gabiriak euskaratu du, eta Astiberri argitaletxeak argitaratu.
berria.eus/kultura/genozidioar

@xanmixel aipatzen da zuk pasatako testuan koinatuarekin ezkondu zela. Algodonerako jabearekin lotu zen.
Pentsa, organoak baditu tela zatiak han-hemen. Eta errestauratzaileek ez kentzea erabaki dute. Bazen zerbait Algodonera… eta baita ezkonkidea. :-)

Bergarako San Pedro elizako organoa ezagutzeko bisita gidatuan. Bisita amenoa. Organoa ederra, baita Kristoa ere.
Kuriosoa enkargua (eta dirua) eman zuen Martina Maiz Bagazgoitiak ataririk ez duen kale bat baino ez izatea Bergaran (Beasainen kale nagusia).
Pena bisitan “eske euskaraz ez dakitenak badaude-eta…” Erdara hutsean Bergaran. 2024an.

iarantzabal (r)en bultzada

Caramba, quién lo iba a decir...

Cómo Facebook e Instagram restringen las noticias que los periodistas palestinos publican desde Gaza - BBC News Mundo
bbc.com/mundo/articles/c791v77

iarantzabal (r)en bultzada

@mariagorosarri gai mamitsua da. Urrunetik erabakiak hartzea errazago dirudiena. Gertukoak direnean erasotzaileak eta hedabidea izaten da “bainaka” hastea.
Aurretik etxeko lanak eginda izatea komeni. Eta idatzita gordetzea, ze tokatzen da eta tokatuko da informatzea, tamalez.

iarantzabal (r)en bultzada

Gustura irakurri dut Eneko Bidegain irakaslearen “Kepa Anabitarte” liburua.

Bertan, sekulako dokumentazio-lana egin du egileak, eta fokopean jarri du euskaldun askorentzat ilunpetan egon den euskal sindikalismoaren adar bat, ELA sindikatu historikotik eratorria.

Euskararen plazara ekarri du, gainera, korronte horrek nagusiki gaztelaniaz landutako pentsamendu politikoa.

Faroan idatzi dut horretaz blogak.goiena.eus/faroa/2024/1

iarantzabal (r)en bultzada

Eguberri OM Zero Kilometroko Komunikazioa lantzeko bidean laguntzen diguzuen guzti-guztioi. Mila esker ondoan izateagatik, eta 2025ean ere elkarrengandik gertu jarrai dezagula! Ondo pasa egunok!

@aazpilikueta Izan liteke. Saiatu berri, baina ez dut lortu. Ez icecubes app-etik ez mastodon app-etik.
Hala ere, errorea publikoki onartzea txarto ez. Hain naiz erroregilea… ;-) Badakizu: EHE. Errare…

@txargain
Izan bihar gaittun eragilliago bai!
Hain gertu jaonaz eragilliago eta erabilliago… :-)
“Egingo jonau” pentsau barik eta “saldu” barik ezin baina.
Biba esperantzadun baikorrok, redio!

@txargain Aupa Leire!
Hizkuntzarekin ere, daukagun txolopotea, foboak, erabileran ejem, epaiak eta abarrekoak ahaztu barik, baina txikitik aurrera!

«izan baikor ta eragin/ eragin ahaldunduta/ dena dago egiteke/ ezer ez dago galduta»

2025tik aurrera eraginkorrago!

Ondo eta elegante ekarria, bai horixe!
Plataforma pribatua uzteaz gain idazte-moldeak aldatu beharraz @bsarasola Garan. Bigarren hori are garrantzitsuagoa, seguruen.
“Klempererrek erakutsi zigunaren bidetik, X zera horretatik desertatzeaz aparte hizkera oso bat desmuntatu beharko dugu beste hizkera humanoago bat eraikitzeko”.

Laaasai. Jarraituko dugu tabernaz berbetan, eta egon “behar” horrekin munstrua elikatzen.
Multimillonarioa eta bere jostailua, X, Europara, @eldiarioes k argitaratu duenez. Eskuin muturrari milioiak emateko prest omen.
Gu lasai, tabernan, pentsatzen, eta tragoa eskatzen, eta ordaintzen, eta jendea tabernara gonbidatzen.

eldiario.es/internacional/elon

@barberenea eskerrik asko haundixa, Eneko.
Berandu baino lehen behar zaitugu bueltan.
Primerako kolaboratzailea!

iarantzabal (r)en bultzada
iarantzabal (r)en bultzada

Lankide bakoitzak beste lankide bati oparitzeko katilua. Urteko azkenengo la-eguna Goiena, Abao eta Tokikomen.
Merezitako oporrak.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea