@julengabiria gustatu zait elkarrizketa. Estimuan dut Arrate.
Ez dit belarrira onik egin esaldi honek: “Bai, eta esango nuke euskalgintza soziala ate bat dela mundu honetan lanean hasteko”. Euskalgintza soziala etxea da, ez atea. #euskara
“Gurea herri proiektu eraldatzaile bat da, komunitate anitz, berdinzale eta justuago baten aldekoa. Horregatik sinesten dugu posible dela euskararen aldeko konplizitateak orain arte baino esparru gehiagotara zabaltzea. Euskarak behar duen jauzia egiteko ezinbestekoa da” Irati Iciar, Taupako lehendakaria. #TaupaMugimendua
“Aktibismoa bizitzeko modua aldatu egin da, eta joera berrietara egokitu nahi dugu. Egiteko molde eta antolatzeko modu berriak, akaso likidoagoak, jarri nahi ditugu praktikan, euskaltzale bakoitzak bere modura parte hartzeko aukera izan dezan” Jon Zapata #TaupaMugimendua
"Euskal Herri osoko euskaltzalez osatutako mugimendu zabal bat nahi dugu. Horregatik, euskara elkarteen topagune izatetik euskaltzaleen mugimendu izatera igaro gara, eta herri batzuetan jardutetik Euskal Herri osoan antolatzera” Jon Zapata, Taupako aktibazio arduraduna.
“Mugimendu honek badu etorkizun eta horizonte desiragarriak imajinatzeko gaitasuna” Iñaki Sagardoi, Laba elkarteko kidea. #TaupaMugimendua
“Pozik gaude periferiatik lortu dugun eraldaketa soziolinguistikoarekin, baina ez da nahikoa. Oso pozik gaude mugimendu honekin, saretzea eta zaintza ezinbestekoak direlako”. Uxue Alonso, Geu Elkarteko kidea. #TaupaMugimendua
“Garena eta egiten duguna ezbaian jartzera, eta aurrerantzean izan eta egin nahi duguna berrasmatzera ausartu gara. Gauzak aldatzeko sortu ginen, eta gauzak aldatzera goazelako, eragin nahi dugun tamainako eraldaketa gorpuztea dagokigu” Jasone Mendizabal, Taupako koordinatzaile orokorra. #TaupaMugimendua
Euskarak mugimendua behar du. Eta mugitzera goaz.
Topagunea ginen. Mugimendua gara.
TAUPA, Euskaltzaleen mugimendua.
https://taupamugimendua.eus/
Gauzak aldatzeko sortu ginen eta gauzak aldatzera goazelako, garena eta egiten duguna berrasmatu ditugu. #TaupaMugimendua
@luistxo @txikillana beharrak ez dira ipuinak, ez? Erantzun batzuk baliteke, baina beharrak ez. Humanoak gara bakarrik. Eta ipuin zaleak ere bai batzuetan.
@Farrcostar duela gutxi Berrian Txema Ramirez de la Piszinak:
…hizkuntza gutxituen aurkako mezu esplizituak zabaltzen dituzte (Macronen azken adierazpenak).
Hori guztia egia da. Euskararen erabilera soziala ere impasse batean dago. Gelditu egin da, baina oro har esan liteke larrialdi linguistikoaren egoeran gaudela?
Ez dakit bada diagnostiko bezala egokiena den. Zalantzak ditut. Mobilizatzeko lelo bezala, akaso. Baina norengana iritsi nahi dugu? Soilik konbentzituta gaudenongana?
Gaur, zer edo zer idatzi dut 31 eskutik blogean: https://31eskutik.eus/2024/12/13/zoritxar-moderatua-edo-euskara-zaila-ote-da/
@txikillana ez jostak ezinegon etenbakoik sortzen, egixa esan. Baina ezin esan sekula be ez dabenik pizten.
Iñaki Peñak #Puntua aldizkarian: Azken 20-30 urteetan, sinesmen espiritual batzuk galdu egin dira.
Orain, hutsune espirituala daukagu. Espiritualtasun laikoa garatu behar dugu, eta ez dago.
Hutsune espiritual hori guztietan okerrena da. Izugarrizko ezinegona sortzen digu pentsatzeak hil egingo garela eta ez dela besterik egongo.
Liburu aurkezpenean. “Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilerrietan”.
“Egiteko modu berri baten” beste saio bat. https://blogak.goiena.eus/arantzabal/2024/12/05/egiteko-modu-berri-bat-euskal-idazleak-oinarri/
Euskal idazleen beste plaza bat, oraingoan Olaso dorrean.
Iritzi artikulua: Agur Euskaltzaleen Topaguneari!
Jasone Mendizabal Altuna eta Oskar Zapata Solano.
Abenduaren 14an etapa berri bati ekingo diogu: Euskaltzaleen Topaguneari agur esango diogu eta euskaltzaleen mugimendua berritzeko bide berri bati ongietorria emango diogu.
https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/agur-euskaltzaleen-topaguneari_2134496_102.html
Latza atzoko hikadromoa. 75 lagun hika egiten, neska zein mutil, bakoitza bere erara, euskalkian, estandarrean, ahaldudanmoduan… ederra! Mila esker denoi! Kristina eta Juxto, mila esker! @durangokoazoka @badihardugu @ahotsak
Durango Azokari begira: euskaraz sortutako 2024ko liburuak (behin-behineko zerrenda) https://blogak.eus/ergelkaria/euskaraz-sortutako-2024ko-liburuak
Goienako bazkide: http://goiena.eus + http://tokikom.eus + http://ahotsak.eus + http://ttap.eus + musika + literatura + euskara + hedabideak.