Kontinente osoko 320.000 kazetari batzen dituen Kazetarien Federazio Europearrak ere X utziko du urtarrilaren 20an
@Iarantzabal Muy buena reflexión! Gracias por compartir!
Alez ale, hamar bete ditu @ArabakoAlea-k https://www.berria.eus/bizigiro/alez-ale-hamar-bete-ditu_2134093_102.html
Ez dut argitaratuko Twitterren, bai Mastodonen.
Muskena den kontua ez dut kenduko nik, hala ere, momentuz. Bera da jabea, bera da agintari.
Kakatzan badago kaka ez den jende estimatua; eta, bestetik, kakalariak zertan diren ere jakin behar da. Hori bai, dosi askoz txikiagotan gaurtik aurrera. Pusta jarraitzeko baino ez dut erabiliko. #RAP.
Azalpenak 0km-ko komunitatean: https://blogak.goiena.eus/arantzabal/2024/11/28/ez-dut-argitaratuko-twitterren/
📢Gaurtik hasita, eta asteburu osoan zehar, egitarau kultural bete-betea Abadiñon:
✨ Harrobi dantza bertikala
✨ NOGEN taldearen kontzertua
✨ Iratxoen kantu sekretuak
Euskaran mundu oso bat kabitzen da!
Ainhize Barrainkua Agirre @ainhba : "Oso garrantzitsua da algoritmoen iragarpenak kritikoki aztertzea"
Azken txiotesian parte hartu zuen "Ziurgabetasunaren modelizazioa barneratzen ekitate algoritmikoaren arloko metodologietan" ekarpenarekin
https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/ainhize-barrainkua-agirre #emakumeakzientzian
Hau da tokiko komunikabideen xarma: atzoko sariketaren berri emateko, etxekoekin ateratako argazkia jarri dute Zarauzko Gukan
Hitzartzearen bideoa ere jarri dute, beste tokiko komunikabide batetik hartuta: Aiurri
Biba komunikabide txiki handiak!
https://zarautzguka.eus/zarautz/1732780131769-ana-galarragak-jaso-du-rikardo-arregi-sarietako-ohorezko-mugarria
Euskal Herriko I. Hikadromoa, abenduaren 7an, Durangoko azokan. Izena emateko formularioa bete. ANIMA HADI!
https://docs.google.com/forms/u/0/d/e/1FAIpQLSdTYWrBfYBtNQ2DOMw0sIW6nvrsDI2UamkIBCYyslm-qfiDqQ/viewform?pli=1
Joe, E. Muskek esan du X -ko mezuetan loturak edo linkak sartuz gero lehentasuna kenduz zigortuko dituela. Nahi du trafikoa bahitu, tranpatia izanda, algoritmo gaiztoekin. Eta badago xake taula pozoindu horretan jarraitzen duenik idazten, loturak jartzen, komunikazio preferentzia ematen, hariak egiten... Eta errespetatzekoa da, jakina. Hala ere, ez dihardute plaza publikoan ez, hainbati hori irakurri diedan arren, tartean jende kritikoari.
Zer gehiago egin behar du?
Tokikom sariek eman dutena jaso dute Goierri telebistako lankideeik. Hemen labur-labur: https://goiena.eus/debagoiena/1732296378530-guka-guaixe-antxeta-eta-pulunpe-garaile-2024ko-tokikom-sarietan @tokikom
"Eraikuntzarako materiala" (E. Rodriguez, Susa 2021).
Bizitza berrordenatzeko material bila ari da protagonista/idazlea, baina ez da erraza berreraikuntza horretarako osagaiak lotsa, harrokeria eta herra direnean, eta piezak itsasteko behar diren sentimenduak eta emozioak halabeharrez kukututa daudenean, ixiltasun irmo baten azpian. Heriotzak lagun dezake, beharbada. Eta ixiltasunetik idazteak.
Aita laztantzen jarraitzeko, bederen.
Atzo “Miñan” antzezlana ikusi genuen Elorrion. Antzokia, jendez lepo.
Antzezlanak jasotzen du liburuari darion mina, eszenaratze minimalista eta biribilarekin. Aktoreak, zoragarri, nahiz eta, tarteka, eskertuko nukeen Ibrahimak patxada handixeagoz hitz egin balu. Hala ere, esan zitekeen egoeraren larriak justifikatzen zuela presa hura…
Bukaeran, txalo-zaparrada monumentala, guztiz merezia. Erabat gomendagarria
Egun betea, nekagarri bezain zirraragarria gaur Artikan, #tokikomsariak ekitaldian. Mila esker Jon Sarasuari, @AEK_eus -eko Lurdes Etxezarreta eta Xabi Gartziari, eta @eldiarioes -eko Ramon Argelinari ikasgai mamitsuengatik. Eta @tokikom osatzen duten hedabide guztiei parte hartzeagatik... zenbat jende eder! @iune @Iarantzabal @gitb... Zenbat jende eder! :-)
Ah! eta zorionak irabazleei, noski!
Han 6000 jarraitzaile inguru, hemen 900en bueltan.
Atzo solasgai izan genuen kontua, metrika sozial kualitatibo eta komunitarioak beharko ditugu gure estrategiak garatzeko.
@tokikom sarietan. Ikasten. Eskerrik asko: Euskaltzaindiako gogoetagunetik Jon; AEK-ko Lourdes eta Xabier; eta @eldiarioeus ko Ramon.
Goiz ederra.
Atzo @badalab, @Torrekua, @Teks eta @ueu_orokorra-k antolatutako egun osoko jardunaldian entzundakoak liseritzen ari naiz oraindik. Egun batzuk beharko ditut.
Aspaldiko jendearekin topo egin eta berriak ezagutu. Plazerra.
Ahaztu egingo zaizkit asko, eta gainera ez dakit tokirik izango dudan guztiak aipatzeko.
@teketen @Iarantzabal @birasuegi @anagalarraga1 @txapisotegi @desplazatua @AnnieSdelMono @goiatz ...
+ @teclista @marcelcosta @titi Eskerrik asko!
Marta G. Franco: "Fedibertsoaren gobernantza irekitzearen beharra daukagu. Etika demokratikoarengatik eta indartzeko. Adituak ez garenok ere gure sentitzeko".
Goienako bazkide: http://goiena.eus + http://tokikom.eus + http://ahotsak.eus + http://ttap.eus + musika + literatura + euskara + hedabideak.