Beterano batek azokaz :-) : “inpresioa daukat, azken urteotako zuzendaritzak, urtetik urtera, aportazio interesgarriak egin dituela, eta badagoela sentiberatasun bat jendearekiko. Horren kasu adierazlea da aurten muntatu duten elkartasun kutxa”.
Ados Josu Landak @berria -n esandakoarekin.
Gaurko egunez 2001ean Euskarazko Wikipediaren lehenbiziko artikulua idatzi zen: Lurra. Bide luzea egin dugu ordutik! https://eu.wikipedia.org/wiki/Lurra
Gaur neska batek 'Palestina' erosi du Astiberriren standean. Iparraldeko doinua zuen eta zehazki nongoa zen galdetu diot: Baionan bizi baina, izatez, bretoia zela erantzun dit. Bretainian hasi zela euskara ikasten bere kabuz, metodo batekin; eta gero Baionako AEKn perfekzionatu. Eta bukatu du: "Eta orain irakaslea naiz Baionako AEKn".
Zorionak ematekotan egon naiz baina ez: eskerrak eman dizkiot. Euskara jendea.
@kabiadurango gunean Badiharduguk dihardu hitanoaz.
Lan handia!
Appahi! Aplikazioa mundiala da euskara batuko hitanoa ikasteko zein beste hainbat herritakoak.
Hika.ahotsak.eus gunean ehunka bideo, Hikagin ikerketa 4.000 inkestarekin 190 herritan, argitalpenak…
Bikain aurkeztua Idoia Etxeberriak eta Aintzane Agirrebeñak.
ZirHika taldea ere aurkeztu dute. Emango du zeresana. #hika
Zirhikako kidea eta Badihardugu elkarteko langilea da Idoia Etxeberria, eta larunbatean 16:00etan Durangoko Landako ikastetxean egingo duten Hikadromoaren antolatzaileetako bat. Euskal Herri osoko hitano hiztunak elkartuko dira:
https://www.berria.eus/bizigiro/hika-ikasteko-eta-hitz-egiteko-ezinbestekoa-dun-hanka-sartzea_2134388_102.html?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak_CM
#Euskaraldia berriak badu kantu berria, #Bulego taldearen eskutik. Hona GUKAko lankideek taldeari egindako elkarrizketa kantua aurkezteko.
Arantzazu Loidi eta Patxi Goikolearekin solasean. Bertso-eskolaren sortzailea, bata; irakaslea izan zen lehena, bestea. https://goiena.eus/debagoiena/1733324418155-arantzazu-loidi-eta-patxi-goikolearekin-solasean #bertsoa
#bertsoeskolak @bertsozale
Euskal idazleak oinarri dituen egiteko modu berri bat hedabide batetik: https://blogak.goiena.eus/arantzabal/2024/12/05/egiteko-modu-berri-bat-euskal-idazleak-oinarri/ #sorkuntza #idazleak #kultura #euskara
@porru @Alex @garaolaza federazioa ez daukate gaituta, momentuz behintzat. Izan daiteke jendea erakartzeko izen ematera (zilegi iruditzen zait) edo espazio seguru bat sortzeko (gaztetxoek beren bideoak etab hor barruan partekatzeko, ez guztiz irekita interneten).
Nik matx.eus kontua sortu nuen atzo eta asko gustatu zitzaidan "lur hartzea", pauso erosoak eta polita aurkitu nuena. Ikusten diodan pega da Mastodon hauetan ez daukazula botoi bat bideotxoa grabatzeko. Atxiki egin behar da.
Gaur estrenatu dugu egiteko modu bat. Antolatzaileak gara Goienakook herriko euskara elkartearekin batera, AED-rekin. Erabaki dugu euskal idazleen aurkezpenak egitea. Elkarlanean antolatu; aurkezten den liburua saldu argitaletxearekin harremanetan; eta aurretik, tartean eta ostean horren berri eman.
Eskerrik asko @aed .
Gaur “azken portuko postdatak”. John Andueza eta Asel Luzarragarena.
Hurrengoa Bergaran, Jardunekin antolatuta: JM Elexpururen liburu berria.
Pakita Mateos: “Ez gara nerabeak babesten ari”
https://guraso.eus/pakita-mateos-ez-gara-nerabeak-babesten-ari/
Gaurkoan, nerabeek egiten duten pantailen erabileraz hausnartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, Oihana Elortza Gorostiza kazetariak Pakita Mateos Hernandez AGIPADeko prebentzio zerbitzuko arduradunari egindako elkarrizketa baten bidez.
Bilboko @EuskararenEtxea k Europako Kontseiluko Kultura Batzordearen 2025eko Museoen Saria irabazi du. Lan txukuna egin dute bertako Euskararen Interpretazio Zentroa berritzen eta benetan ikusgarria da. Zorionak lan talde osoari!
Aukera baldin baduzue, eman bueltatxo bat bertatik!
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: Loidik jantziko dio txapela txapeldunari; Goikoleak, gazteen saria emango du
https://goiena.eus/debagoiena/1733222011445-loidik-jantziko-dio-txapela-txapeldunari-goikoleak-gazteen-saria-emango-du
Europako Kazetarien Federaziotik "X-en bilakaera editoriala, Elon Musk-ek eskuratu zuenetik, gure balio humanisten, prentsa askatasunaren eta komunikabideen pluraltasunaren kontrakoa da. Gure konpromisoaren eta gorroto eta diskriminazio mota guztien aurkako borrokaren kalterako da X"
Goienako bazkide: http://goiena.eus + http://tokikom.eus + http://ahotsak.eus + http://ttap.eus + musika + literatura + euskara + hedabideak.