Botikazale amorratu horiek, zuen dendetarako bidean da Zerocalcareren azken botika, droja gogorra benetan.
Karrikiri, Joker, Elkar, Zuloa, Txalaparta, Hontza eta @EblaLiburudenda dira guardiako farmaziak.
Manga motako komiki mordoxka bat euskaraz irakurgai linean:
https://irakurri.euskomanga.com/
One Piece, Dragoi Bola... 📔📕📗📖📘📙📚
Sartu eta irakurri besterik ez duzu egin behar itzulpen lan erraldoia egin duen boluntario bati esker 👏
'Erantzukizuna eta konpromisoa, olatu berria sortzeko'.
Hori da abenduaren 3an izango den Euskararen Egunaren atarian UEMAk aurten onartu duen adierazpena. UEMAko kide diren 111 udalerri euskaldunek ere jaso dute adierazpena, bat egin dezaten eta udal bakoitzak egokien iruditzen zaion moduan jendarteratu dezan.
Hemen adierazpena, osorik:
https://labur.eus/UEMA-EuskararenEguna2024
Ekintzaz eta edukiz bete-betea dator aurtengo Ataungo 5. Natur Zikloa. Haur, gazte eta helduentzako egitarau zabala prestatu dute Otsotarrak Elkartekoek.
Josebe Blanco, @construktsia, Mirene Begiristain, Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Álvaro Campos... Animatu eta parte hartu!
Aralar ere suntsitu nahi duzue Abiadura Handiaren izenean: bertako habitatak, bizitza ematen diguten lurpeko urak, aztarna arkeologikoak...
Elkarrizketaren osagarri, Iurrebasok Elgoibarren emandako hitzaldia ere osorik plazaratu du Barren aldizkariak, bideoan. Oraindik zure herrian entzuteko aukerarik izan ez baduzu, hemen hitzaldia, bere horretan:
'Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?'.
▶️ https://youtu.be/LzYyBpxw0Lc?si=EyLKCT1xuGTgft2S
'Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?' hitzaldiaren harira, Iñaki Iurrebaso soziolinguista eta UEMAko ikerketa teknikaria elkarrizketatu du Elgoibarko Barren aldizkariak. Hemen osorik irakurgai:
“Testuinguruak eta berezko joerak erdalduntzera behartzen ditu euskaldun gehienak Euskal Herrian”
👉 https://labur.eus/Iurrebaso-Barren
🎯 ✍️ «Zupiria sailburuak joan den abenduaren 10ean, Eldiario.es-en emandako elkarrizketan, gure lanbideari buruz esandakoei erantzuna eman nahi genieke idatzi honen bitartez (...)» (Xabier Alkiza, Monika Erdocia eta Iñaki Beraetxe, 2019an, @Berria|n) #AldatuGidoia
Manifestazioaren atzetik, 7-8 urteko mutikoak "gizonen eguna merezi dugu" oihuka
#martxoak8
Intxorta inguruko mendi ibilbide homologatuen eta tontorren norantzak adierazteko zurtoin eta gezi berriak jarri ditugu
Ekainaren 26an hasi eta uztailaren 21ean bukatuko da Elgetako udako aisialdia eta ekainaren 2ra arte eman daiteke izena. Haur eta gaztetxoekin elkarlanean adostu dugu programa eta, gainera, ekintza bereziak ere izango dira!
https://www.elgeta.eus/eu/albisteak/zabalik-dago-udako-aisialdian-izena-emateko-epea?set_language=eu
Frankismoak errepresaliatutako elgetarrak omendu ditugu gaur. Jarrai dezagun egia azaleratzen eta justizia eskatzen!