"Irlandan [...] baikortasun faltsu batean oinarritzen da [errealitate linguistikoaren] ukazioa; baina [...] nola izan daitezke hizkuntza minorizatuen inguruko politikak baikorrak errealitatea ukatzen badute?"
Koofizialtasuna urratzen duena da hizkuntza ofizial bat derrigorrezkoa izatea eta bestea ez!
Aurki etxean ere ele bietan hitz egitera behartu nahiko gaituzte... Euskarak independentzia behar du!
Ekainaren 8ko #lehena. Gure Esku-ren deialdiari erantzunez milaka lagunek Bilbo bete dute, erabakitzeko eskubidearen alde / Elkarrizketak: Jone Laspiur aktoreari eta Bake Bideko lehendakari ohiari.
#BERRIAlagunok eskura duzue biharko egunkaria PDFan: https://www.berria.eus/hemeroteka-berria.html?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak_CM&id=E8cWhK1BVI
Berorika esatea plazarik ez eskuratzea eramangarriago egiteko izan zitekeen, baina gaztelaniatik egindako itzulpen automatikoa besterik ez da
#Euskara
#Euskara ren kontrako errekurtsoak jartzen dituztenak, dokumentuak euskara hutsean aurkezteagatik udalei diru-laguntzak ukatzeko mehatxu egiten dutenak, sare sozialetan gaztelania darabiltenak, gauza "garrantzitsuetarako" sistematikoki euskara baztertzen dutenak... Ahobizi
Nola da posible #euskara ren kontrako oldarraldi betean helegitea garaiz ez aurkeztea?
#koldarraldia
Gaur, Tolosan, euskaltzale ugari batu gara, joan den martxoaren 2ko eraso euskarafoboa gaitzesteko.
Euskaldunon aurkako jarrerak ez dira isolatuak, egiturazko zapalkuntzaren ondorio baizik.
Apirilaren 6an, hori guztia salatzeko Baionan manifestazioa.
#JustiziaEuskararentzat!✊
Hezkuntza Sailak 140.000 euroko isuna jarri dio Zarauzko ikastolari. Ikastolak azaldu duenez, 2023an Hezkuntza Sailak ezezkoa eman zien bertan matrikulatu nahi zuten zortzi familiari; ikastolak, ordea, erabaki zuen denei «ateak zabaltzea».
https://www.berria.eus/euskal-herria/hezkuntza-sailak-140000-euroko-isuna-jarri-dio-zarauzko-ikastolari_2136360_102.html?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak_CM&id=v9zFu-4X5x
Botikazale amorratu horiek, zuen dendetarako bidean da Zerocalcareren azken botika, droja gogorra benetan.
Karrikiri, Joker, Elkar, Zuloa, Txalaparta, Hontza eta @EblaLiburudenda dira guardiako farmaziak.
Manga motako komiki mordoxka bat euskaraz irakurgai linean:
https://irakurri.euskomanga.com/
One Piece, Dragoi Bola... 📔📕📗📖📘📙📚
Sartu eta irakurri besterik ez duzu egin behar itzulpen lan erraldoia egin duen boluntario bati esker 👏
'Erantzukizuna eta konpromisoa, olatu berria sortzeko'.
Hori da abenduaren 3an izango den Euskararen Egunaren atarian UEMAk aurten onartu duen adierazpena. UEMAko kide diren 111 udalerri euskaldunek ere jaso dute adierazpena, bat egin dezaten eta udal bakoitzak egokien iruditzen zaion moduan jendarteratu dezan.
Hemen adierazpena, osorik:
https://labur.eus/UEMA-EuskararenEguna2024