Jarraitu

JAKINARAZPENA
HILDA AGERTURIKO GAZTE ERITREARRA MAMU BIHUR EZ DEZATEN
Igandean, hilak 18, goizeko 8:30ak aldera, emakume batek gizon beltz baten gorpua urkatuta aurkitu zuen Irungo Azken portu kiroldegiaren atzeko aldean. Irungo Ertzaintzaren komisaria Ikerketaz arduratzen da.

Hurrengo egunetan, iturri kontrastatuen bidez, IHSk hau jakin du:
Eritrear jatorriko herritarra da, gaztea, ez dago Irunen erroldaturik, ez du ibilbiderik Bidasoaldeko helduen hezkuntza iraunkorrerako zentroan,(horrek hiriarekin errotze harreman bat erakutsiko liguke)

Udalarena ez beste harrera-baliabiderik erabili duen erregistrorik ez dago. Bizileku-agiririk ez. Irungo eritre-komunitateak ez du ezagutzen. Hau da, mamu baten aurrean gaude. Izena, abizena eta eritrean familia duena, Ertzaintzaren ikerketaren arabera.

IHSk, jatorriagatik, gutxi gorabeherako adinagatik eta inguru honetan errotuta egon ez izanagatik, “mamu hori” transitozko migratzaile bat denaren hipotesiarekin egiten du lan. Ustekabeko eta testuingurutik kanpo dagoen gertaera gisa aurkeztu nahi da.

Hildakoa mamu bihurtzea, heriotz hori migrazio-fenomenoaren aurkako eta pertsonen aurkako praktika negargarrien ondorioa dela onartu beharrean. Esaldiari berriro helduz, denek hil zuten eta bera bakarrik hil zen.

Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Udalari (Euskadin harrerarako erakunde arteko mahaia osatzen duten erakundeak) hildako pertsonarekin zer gertatu den argitzea eta pertsona horren identifikazioa, familiarekin komunikazioa eta gorpuaren aberriratzea erraztea eskatzen diegu.

Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Udalei (Irun buru) giza eskubideen eta pertsonen alde lan egitea eskatzen diegu.

Dagokien erakundeetan politika egitea, Irunera iristen diren pertsona migratzaileei eragiten dieten harrera-irizpide murriztaileak, diskriminatzaileak eta nahikoak berrikusi eta zabaltzeko.

Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Udalari eskumen mugen atzean ezkutatu ez daitezela eta Hendaiako muga arrazista irekitzeko politika egin dezatela eskatzen diegu.

Heriotza hori nahikoa ez bada, laster eta egoera horrek jarraitzen badu, beste bat izango dugu Bidasoako uretan edo ibaiertzetan. Denbora kontua da. Administrazioei arrazakeria, diskriminazioa eta hiltzeko aukera, migrazioen berezko gauzatzat ez hartzea eskatzen diegu.

Ez dugu pertsona errugabeen heriotza normalizatuko, ez eta onartuko ere, harrerarako eta bizitzarako lurraldea gara.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea