Harrituta gelditu naiz 1991eko euskarazko zientzia fikziozko liburu honetan egiten den emakumezko pertsonaien tratamenduarekin. Ez dute hitzegiten, gizonen aginduetara daude, izaki eder eta desiragarri (eta inbidiagarritzat) aurkezten dira, afaria eta mahaia prestatzen dute gizonak atarian ardoa edaten gelditzen diren artean...
1991.
Ba azkenean amaitu dut (kostata). Ez zait piperrik gustatu, eta emakumeen tratamendua benetan iraingarria (emakume bat agertzen den BAKOITZEAN haren erakargarritasun fisikoari buruzko komentario bat dakat bere 118 orrialdeetan). Terriblea.
Alde ona, 1991etik 2024ra zelako distantzia dagoen ikustea.
Tira, euskaraz ZiFi txarra edukitzea ere behar dugu!
@txerren
Irakurri nahi dudan liburuen zerrendan dut, baina zure kritika ikusita, uste dut ez diodala aukerarik emango!!
Eskerrik asko😉
@Izenbe niri kosta egin zait amaitzea egia esan
@txerren @Izenbe Ezin dut argitu zergatik, memoriak huts egiten didalako batzuetan, baina ez nau batere harritu zure azterketak. Banuen nik horrelako susmoa Irazabalbeitiaz.
Zientzia fikziozko irakurle amorratua izan nintzen 80ko hamarkadan eta gogoa piztu didazu irakurritakoari heltzeko: gehiena Isaak Asimov izan zen. Ea zer deritzot orain
@birasuegi @arasanse @txerren adibiderik emango zeniguke @birasuegi ?
Gustora irakurriko nuke zientzia fikziozko liburu ederren bat😉
@txerren @birasuegi @arasanse
📝
Listo! Irakurgaien zerrendan jarrita!
Oraingo honetan lanak pilatzen ari zaizkit