Ea fililogoentzat edo. Euskaraz azentua erdian egiten da? eta hitzaren amaieran behera egiten du? Ados? Lagunen arteko eztabaidan batek dio, irizpide hau euskalki batzuetan ez omen da horrela. Inork iritzirik edo argitzerik?

Jarraitu

@Gaztarrotz
Idazterako orduan tilderik ez dugu erabiltzen, baina, bai hitz luzeek (4 silaba baino gehiago) badute nolabaiteko erritmo edo doinua bat; 2.silaban goranzkoa eta azken bigarrenean indar baxuagoko bat. Adibidez: barrEnetxEa, SugAstiEta….orain momentuan abizenen adibideak bakarrik etortzen zaizkit.
Belarriak fin jarriz gero zaharrek fin-fin darabilte euskal ez-azentu hori.
Barka! Hori txapa!!

@Izenbe ez da txapa, eskerrik asko, hori izan da niri erakutsi izan didatena. Hala ere, lagun batek aipatu zigun euskalkiaren batean azentuazio irizpidea beste bat ote ziren.

@Gaztarrotz balitekeeuskalkietan azentuen irizpide desberdina izatea; orain momentuan Lekeitiokoa datorkit burura.
Garrantzirsuena da erdal azentua ez erabiltzea euskaraz ari garenean😉😉😉😉

@Izenbe @Gaztarrotz Arratsaldeon, eorrek idatzi dek, nolabaiteko... nik etzoat iñun ezartzen azenturik.
Etzeate ba "gazteleratik" pixket derriortute eongo????

@Malmai @Izenbe @Gaztarrotz itsAsoko ura edo ItsasOko ura esaten duk? Azken azentuazio hori gaztelaniatik hartuta duk.

@elizabetaibar Arratsaldeon deneri berriz.
Egiye esanda ez bat eta ez bestie.
Itxasoko. Besteik ez.

@elizabetaibar Arratsaldeon deneri berriz.
Zeatik, itxAsoko edo itxasOko???

@Malmai diferentzia ez al duk ikusten? Hemendik ezin da esplikatu. Pentsa nola esaten den erderaz Galarrága, eta nola euskaraz Galárragà

@elizabetaibar Nik ez diñet iñoiz ikusi edo ikasi, EUSKARAZ iñolako azenturik, oindik gutxiyo hik idatzi den bezela "tilde"kin.

@elizabetaibar Arratsaldeon deneri berriz.
Diferentzia etzekiñet, ezberdintasune bai. Oin dala ... etzekiñet, 300 urte??? Gutxi gora bera idazten unan "echeco"... azenturik gabe.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea