Erakutsi berriagoak

@txerren @birasuegi @arasanse
📝
Listo! Irakurgaien zerrendan jarrita!
Oraingo honetan lanak pilatzen ari zaizkit

Izenbe (r)en bultzada

@birasuegi @arasanse @txerren adibiderik emango zeniguke @birasuegi ?
Gustora irakurriko nuke zientzia fikziozko liburu ederren bat😉

@trikutik
Berandu ibiltzearen patua dugu,guk.
Ea egia den 🤞🏼

@txerren
Irakurri nahi dudan liburuen zerrendan dut, baina zure kritika ikusita, uste dut ez diodala aukerarik emango!!
Eskerrik asko😉

Izenbe (r)en bultzada

Atzo 'Miñan' ikusi genuen eta, espero bezala, hunkigarria da. Bizkorregia agian, baina hain da luzea bidea, hainbeste eratakoak bideko egoerak...

Ametsi elkarrizketa batean irakurri diot Ibrahima Europara iritsi eta paperak lortu bitarteko odisea azaltzen balegokeela 2. liburu bat. Gustura irakurriko nuke.

Zoriontzekoa berriro ere Artedrama. Eta zoriontzekoa Sambou Diaby ere!

[Zuek ez dakizue, noski, baina Sambou herrikide dugu, eta behin bideoklip batean haren amarena egin nuen 🤭]

@trikutik
Kritika hau irakurrita, ikustera joateko gogoa biderkatu didazu, pena Lezoko emanaldirako sarrerarik gabe gelditu garela!
Ea, hurrengoan arinago mugitu eta sarrerak eskuratzerik dugun!

Izenbe (r)en bultzada

Kaixo :elegose: irakurleak!

#2024AzarorakoProposamenak traolan proposamen bakarra dagoenez, horixe izango da azaroan irakurriko dugun liburua:

Dena eskaini nizun, Alberto Ladron Arana paperjale.eus/book/67555/s/den

Traola #DenaEskainiNizun izango da.

@porru ados.
Nik esango nuke aditz laguntzailea kontsonantzez edo “e” bokalez bukatzen denean erlatiboaren marka -en dela (naiz-en, nabil-en….)
Baina aditz laguntzailea “dut” erakoa denean gauza gehiago aldetzen dira ( t>d, e->a): duDAN, dituDAN.
Beno, hori txapa jarri dudana…espero zerbait argitzeko balio izatea.
Laguntzeko prest!! 😉😉

@porru
Iraganian?
Orainaldiko ahalerako aditz laguntzailea ez baita -n amaitzen 🙄🙄🙄

@txerren 🤣🤣🤣🤣
Arren!! Liburuei surik ez diegu emango!!
Paseotxo bat gomendatzen dizut, ezkortasuna derrepentean desagertuko da😉😉

Izenbe (r)en bultzada
Izenbe (r)en bultzada

Bart Andres Torresek Basque Culinary World Prize 2024 jaso du Donostian munduan zehar otordu solidarioak emateagatik. Pradales lehendakariak eman dio saria.

Bart, KAS ekimenak debekua jaso du Donostian zehar otordu solidarioak emateagatik. Goia alkateak eman dio agindua.

Hau hiri berean gertatu da, gau berean, eta aktore berdintsuek antzeztu dute sainete dramatikoa.

Inork azalduko dit zerbait?

Izenbe (r)en bultzada

Eskolaz kanpoko batean mozorro onena aukeratu nahi dute. Horretarako, haurren argazkiak egin eta paretan jarri nahi dituzte, guztion artean bozkatzeko. Noski, baimen-eskaera, argazkia egiteko; promozio-helburuekin erabiltzeko; webgunean argitaratzeko; plataforma digitaletan argitaratzeko.

Total, haurrek ezin dute euren arteko mozorro txapelketa batean parte hartu, euren irudiaren nazioarteko transferentzia eta erabilera promozionala baimendu gabe.

#ZeNezesidade

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea