@AVU_Osoro Hau irakurtzea gomendatzen dizut, laburra da😜 : https://www.berria.eus/iritzia/bira/errota-berri-maiteak_2135051_102.html
@mikelgs
iPhonen krisia nonbait!!
😂
Patri Urkizu, Lezoko Frankismoaren ondorengo lehen alkatea, zendu da
Mikel Arruti alkateak, bere aitortza eta miresmena adierazi nahi izan dio: "Patrik, bere alkate lanetan, garbi zuen herritarren alkate baino gehiago, haien ordezkaria zela. Patrik egindako lana guretzako ispilu da."
Urkizu, Lezoko historia eta kulturaren funtsezko pieza izan da, eta bere lana herriaren aldekoa izan zen, betiere Lezoko euskara, kultura eta ohiturak aurrera eramateko helburuarekin.
@mikelgs
1.galderari erantzuna: akaso liburutuegi publiko horretan "momentuko" erabiltzaileak neskak direlako?
2. galderari erantzuna: kri-kri-kri
Entzuleok eskertu genuen. https://www.naiz.eus/eu/blogs/kalendak/posts/noka-gipuzkoako-bertsolari-txapelketan
ASTEBURUAN EMAKUME BAT ERASOTU DUTE LEZO ETA ERRENTERIA ARTEAN.
Lezoko Udalak bat egiten du Lezoko eta Oreretako mugimendu feministak egindako gaitzezpen deialdiarekin:
Lezo-Errenteria Renfeko geltokian abenduaren 10ean, arratsaldeko 19:00tan
«Euskal komunikabide ezberdinetan ezaguna den mutil gazte bat erasotzailea da». Salaketa hori zabaldu dute gaur iluntzean toki ezberdinetako zenbait neska gaztek, X sare sozialean zabaldu duten @bukatu_da_showa kontutik.
https://www.berria.eus/euskal-herria/euskal-aurkezle-eta-umoregile-baten-erasoak-salatu-dituzte-zenbait-emakumek_2134328_102.html
Hator, hator, Mastodonera,
friki guztiekin batera,
solstizioa, ospatutzeko,
pagano euskaldunen antzera.
Ikusiko dek @joxe barrezka,
Anaren* poz atseginez.
Eragiok mutil,
🦣 aurreko zure tronpa horri,
🐦 txoriak erre artian,
🐦 txoriak erre artian,
txipli, txapla, pun!
Migrazioa pozik igaro daigun.
@aisaivia Dotoria benetan! Itsaso eta lurraten arteko maitasun-dantza😍😍
Sei urte eta gero EHn euskara hutsean publikatzen den egunkari bakarrak ez du euskara hutsezko sare sozial bakarrean parte hartzeko beharrik sentitu. Pena ematen dit, egia esan eta amorru apur bat ere. Atzo @berria eta @berria kontua isildu nituen. Berriak honera etortzeko aukera egiten badu gustora jarraituko dut.
@GariGaraialde ez duzu merito makala!!
Bi minutu behar izan ditut lehen erantzuna ulertzeko😅!!
@txarli oingo etorri Aitor!!
@anabasa zure irudipen hutsa da Edurne; mugikorreko aplikazioari egin beti kasu, begi-bistarekin ezin baitateke inor fido!! 🤣🤣🤣
Antzerkia, bizikletan ibiltzea, irakurtzea, bertsoa, bidaiatzea zaletasun...
Eta, hori dena EUSKARAZ bizi dut!!.