Aizue, Meloi Muskerraren sarean jada ez da txiokatzen, orain ez dakit nola deitzen zaion —xiting?—; eta ikusirik “toot” esateko euskarazko ordainek ez dutela predikamendu handiegirik, zer iruditzen hemengoez aritzeko “txio” erabiliko bagenu? Egin dezala nahi duena sare horrekin, baina han normalizatu dugun lexikoa gurea da, guk landu dugunez.

@gorka_bm na, etzait iruitzen. Txio erabiltzea ohitu giñan bezelaxe ohitu gaitezke beste hitzen bat erabiltzera, testuinguruan zentzua duna. Txio erabilizkeo ta norbaitek, zalantzati, galdetuko balu ze zerikusi duten txorien kantuek mamut batekin, ze esango genion? Enpresa teknologiko haundi baten herentzia arrastatua dala?

Euskal Mastodonen hasieran eztabaida ugari eon zan termino horri buruz, ea orro (mamuten onomatopeiarik ez degunez bñ bai animaliena), ea tut, ea toot edo are "mezu"

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea