Kezka sortzen dit gauza batek: primeranen topa ditzakegun gauza batzuk plataforma gehiagotan daude, baina @zernonikusi n bilatzen badituzue primeranen bakarrik agertuko dira. Zergatik? Euskaraz hor bakarrik daudelako. Ze klaro, zertarako nahi dugu euskaraz bikoiztua edo azpititulatua dagoena euskara ulertzen duten milaka euskaldun dauden plataformetan ere euskaraz egotea.
@ekintaekin @zernonikusi
Barkatu Eneko. Ez dizut ulertu. Errepikatu edo argitzerik boomer batek ulertzeko gisan?
@Josebabarandi @zernonikusi eitbk denbora darama euskarazko edukiaren erreferente izan nahiean, baita hortarako jada bikoiztuta edo azpititulatuta dauden gauzak beste plataformen esku jartzea oztopatu behar badu ere (euskaldunon kaltetan), hala plataformetan dauden gauza pila bat euskaratuak izan dira baina ezin ditugu euskaraz ikusi. Primeranen jarri arte.
@ekintaekin @zernonikusi
Harrapatu diat. Milesker.
Diru publikoz egindako bultzadari ez diogula etekin osorik ateratzen, ezta zenbait jenderen ahalegin militanteari ere, hala da?
@ekintaekin @Josebabarandi @zernonikusi Nire inpresioa da Catalanen "auzolan" ikuspuntu hori ez dagoela. Hau da, nik egindakoa,nirean,niretzat,nire kontrolpean.
@AVU_Osoro @Josebabarandi @zernonikusi nik bi gauza ikusten ditut, hori bat ta bestea herritarron aldetik, interesatzen ez zaizkigun eremuetan euskara sustatzeko egiten diren gauzekiko desinteresa ez ote dugun. Adibidez nik jendea twitchen elkarrizketatzeko konbentzitu beharraren konplejua garatu dut "ez dakit zer den proposatzen ari zarena"tik hasten delako prozesua zerbait egin nahi dudanero, eta urteak daramatzagu horretan 😅
@Josebabarandi @zernonikusi bai, hori eta euskaraz dagoena ez dela esklusiboki eitbn egon behar. kataluniar gobernuak adibidez lan egiten du katalanez bikoiztuta dauden film edo telesailak denentzako eta edonon egoteko eskuragarri, ez bakarrik haien tresnetan. Netflixen dagoen zerbait noizbait katalanez bikoiztu zela? Tori audioa ta jartzazue eskuragarri nahi duenak katalanez ikus dezan