Gizonak esan dio gertatu zaiona, eta ordaindu ahal ziola diferentzia, noski.

Gidariak ezetz. Berak ezin ziola hori kobratu, eta ez zuela txartelik onartzen. Ez dio galdetu, baina Mugia ere bazuen, beraz horrekin ordain zezakeen. Gizonak esan dio txartelarekin ezin bazuen, Gasteizera iristerakoan (txartela bazuelako Zarauztik joateko), dirua aterako zuela.

Han geratu da, Zarautzen, Gasteizera joateko ezinean. Galdetu dit ea taxirik bazegoen... esan diot baietz, baina oso garestia izango zela, merkeagoa zuela hemen lo egitea eta goizeko lehenengoa hartzea. Ez bazuen presa berezirik, behintzat.

Etxera ekartzear egon naiz, baina bihar goiz joan behar naiz kanpora (horregatik erosi dut txartela) eta ohe librerik ez genuen. Berak, hala ere, gaur iritsi nahi zuela, Gasteizen lo egin nahi zuela.

Une horretan Arrasatera doan autobusa iritsi da. Esan diot hori hartzen bazuen, bide erdia egina zuela (Taxia hartzekotan, merkeagoa izango da). Beste gizon batek berdina esan dio, hori hartzea zela bere aukerarik onena. Hor sartu da, Mugiarekin ordainduta.

Ez dakit gizatasun falta den, ulermen eskasia edo jendeari bizitza konplikatu nahi diogula. Baina txartela duen norbaiti, gertatu zaiona azalduta, ordaintzeko prest dagoenean esatea ezetz, ezagutzen ez duen herri batean utziko duzula gaua pasatzen ez zait buruan sartzen.

Ah. Ez dizuet esan. Gizona beltza da.

Jarraitu

@theklan Igoal hiruak batera. Eta ziurrenik pobreak, are gehiago beltzak, pertsonatzat ez jotzeko joera...

@Josebabarandi ez dut ustea pobrea zenik. Kreditu txartela zuen, adibidez.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea