Jarraitu

@trikutik Gipuzkoa eta, batez ere, Nafarroan da kopurua itzela populazioarekiko alderatuta, ezta?

@Josebabarandi @trikutik Duela urte dezente, #Elhuyar aldizkarirako egin nuen ererportaje baterako, ehizak gizartean zuen babesa neurtu nahian, zenbat litzentzia zeuden begiratu nuen, eta gogoan dut batez ere adin batetik gorakoak zituztela, gizonak denak, eta, bereziki, nafarrak. Tamalez, ez dut aurkitzen orduko iturria, baina susmoa dut jaitsiko zela. Bestalde, interesgarria izango litzatekte jakitea, armak dituztenen artean, zenbat dira polizia, militar eta halakoenak

@anagalarraga1 atzo Barne Ministerioak argitaratutako urtekarian begiratua egin nuen, eta ez nuen datu bereizirik aurkitu jakiteko zenbat lizentzia ziren 'kirolerako' erabili nahi dutenenak (ehiztariak) eta zenbat diren 'profesionalki' dihardutenentzat (polizia, militar eta, batez ere, 'seguritateko' enpresetako langileak). Eta interesgarria litzateke, bai @Josebabarandi

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea